I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Ondasunen enkantea.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Derrigorrezko Dirubilketaren atalburuak,
Aditzera ematen du:
Premiamenduko espediente administratiboa hasi dela "Pavimentos Peralta Hermanos, S.L." enpresaren (IFZ zk.: B31027972) aurka, eta bertan joan den 2004ko urriaren 5ean Nafarroako Zerga Ogasuneko Dirubilketa Zerbitzuko buruak erabaki zuela enkantean saltzea hipotekatutako ondasun higiezinak. Enkantea 2005eko urtarrilaren 21ean eginen da, 9:30ean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko liburutegian, Nafarroako Zerga Ogasuneko eraikinean, Iruñeko Karlos III.aren etorbidea, 4-5. solairua.
Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketa Erregelamenduko 135. artikuluan eta aipatutako ebazpenean xedatutakoa betez, iragarki hau argitaratzen da eta honako hau jakinarazten zaie parte hartu nahi dutenei:
1. Enkantea 2005eko urtarrilaren 21ean izanen da, 9:30ean, Iruñean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko liburutegian, Nafarroako Zerga Ogasuneko eraikinean, Karlos III.aren etorbidea, 4-5. solairua.
2. Enkantera aterako diren ondasunak:
1._Lehenengo lotea. Ureztalurra, Corellan, Cañete izeneko mugapean, Valmayor parajean. Azalera: laurogeita lau area eta hogei zentiarea, tituluaren arabera, eta bederatzi mila bostehun eta hogeita hamahiru metro koadro, Katastroan. Inskripzioa: 2.754. liburukia, 215. orria, 20.847. finka, Tuterako 2. Jabetza Erregistroan. Lurzatien zedulen arabera, 7. poligonoko 558., 559. eta 560. lurzatiek osatzen dute (2 banaketa eremuko plan partzialean adierazten denez, AR-1 "Etxebizitza eremuan", 2.301,8 metro koadro sartzen dira eta AR-2 "Industria eremuan" 7.231,20 metro koadro).
Konkista araubideko hiru zati berdinez eta banaezinez osatutako jabetza, ezkontide hauena: José María Peralta López, NAN: 72.617.110-S eta María Dolores López Sesma, NAN: 72.617.125-F; Santiago Peralta López, NAN: 16.000.456-T eta María Carmen Mateo Pérez, NAN: 16.007.498-G, eta Ramón Peralta López, NAN: 72.648.448-G eta Rosario Pérez Andrés, NAN: 72.773.589-W, finkak batu eta erasteko eskrituran, Iruñeko Anastasio Herrero Casas notarioak 2000ko martxoaren 30ean baimendutako hartan, ageri den bezala.
2._Bigarren lotea. Corellako finka, A1, A2 eta A3 lurzati eraikigarriez osatua, I.3 poligonoko A etxesaila, I.3 birzatitzeko proiektua. Bederatzi mila seiehun eta hogeita bost metro eta hiru dezimetro koadroko azalera du eta 100eko 12,216ko partaidetza. Inskripzioa: 2.754. liburukia, 1. orria, 20.350. finka.
Aipatu lurzatian hainbat eraikin daude, hain zuzen ere industria nabe bat, 1.324 metro koadrokoa eta industria biltegiak, 502,00 eta 823,00 metro koadrokoak.
Konkista araubideko hiru zati berdinez eta banaezinez osatutako jabetza, ezkontide hauena: José María Peralta López, NAN: 72.617.110-S eta María Dolores López Sesma, NAN: 72.617.125-F; Santiago Peralta López, NAN: 16.000.456-T eta María Carmen Mateo Pérez, NAN: 16.007.498-G, eta Ramón Peralta López, NAN: 72.648.448-G eta Rosario Pérez Andrés, NAN: 72.773.589-W. Corellako Udalak burututako birzatiketan adjudikatua, Iruñeko María Pilar García Lamarca notarioak 1997ko uztailaren 29an baimendutako eskrituran ageri bezala.
3. Tasazioko balioa.
Lehenengo lotea: ureztalurra, Katastroko 7. poligonoko 558., 559. eta 560. lurzatiak, 20.847. finka (2 banaketa eremuko plan partzialean adierazten denez, AR-1 "Etxebizitza eremuan", 2.301,8 metro koadro sartzen dira eta AR-2 "Industria eremuan" 7.231,20 metro koadro), 427.682,85 eurotan tasatua.
Bigarren lotea: Corellako finka, A1, A2 eta A3 lurzati eraikigarriez osatua, I.3 poligonoko A etxesaila, I.3 birzatitzeko proiektua. Bederatzi mila seiehun eta hogeita bost metro eta hiru dezimetro koadroko azalera du eta 100eko 12,216ko partaidetza. Inskripzioa: 2.754. liburukia, 1. orria, 20.350. finka. Aipatu lurzatian hainbat eraikin daude, hain zuzen ere industria nabe bat, 1.324 metro koadrokoa eta industria biltegiak, 502,00 eta 823,00 metro koadrokoak; 1.669.602,30 eurotan tasatua.
4. Dirauten kargak:
Lehenengo lotea:
1. Hirigintzako kargak, AR-1 eta AR-2 banaketa eremuetako Hirigintzako Udal Planaren arabera kalkulatuko direnak, Corellako Udalak 2004ko martxoaren 23ko idazkian ageri bezala, baina 2004ko irailaren 7an artean ere kuantifikatu gabeak.
2. "Sonagar, S.G.R." enpresaren alde eratutako hipoteka, Iruñean, Anastasio Herrero Casas notarioaren aurrean, 2000ko martxoaren 30ean emandako eskrituraren arabera, eta 2000ko apirilaren 17an inskribatua, 2. inskripzioa, 315.031,36 euroko kapitalarekin eratua, gehi korrituak, urteko 100eko 15ean itundutakoak, eta prozedura gastuak. "Sonagar, S.G.R." enpresaren 2004ko irailaren 29ko idazkian adierazten denez, finka 90.151,82 euro arteko ordainketaren kargu egiten da gehi prozedura gastuen 13.000 euro.
Bigarren lotea:
1. Hirigintzako kargak, Corellako Udalaren alde, I-3 sektoreko Hirigintzako Udal Planaren behin betiko likidazioko kontuarekin bat; zenbatekoa: 287.204,79 euro, irailaren 7rako kalkulatuak.
2. "Sonagar, S.G.R." enpresaren alde eratutako hipoteka, Iruñean, Anastasio Herrero Casas notarioaren aurrean, 2000ko martxoaren 30ean emandako eskrituraren arabera, eta 2000ko apirilaren 17an inskribatua, 2. inskripzioa, 315.031,36 euroko kapitalarekin eratua, gehi korrituak, urteko 100eko 15ean itundutakoak, eta prozedura gastuak. "Sonagar, S.G.R." enpresaren 2004ko irailaren 29ko idazkian adierazten denez, finka 349.344,69 euro arteko ordainketaren kargu egiten da, zor nagusi gisa, gehi hipoteka eratzeko eskrituretan ezarritako interesa, gehi prozedura gastuen 13.000 euro.
5. Lehen enkanterako hasierako prezioa:
Lehenengo lotea: 324.531,03 euro.
Bigarren lotea: 1.020.052,82 euro.
6. Enkantean salduko den ondasunak iragarki honen 4. atalean ageri diren karga eta zamak ditu bere gain, eta espedientean ere jasota dira, eta ez dira iraungiko, ez baita zilegi horretarako askitzat ematea errematearen prezioa.
7. Zuzenbidearen arabera jarduteko gaitasuna duten guztiek hartzen ahalko dute parte lizitatzaile gisa, legezko eragozpen edo murriztapenik ez badute, eta nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen bidez identifikatzen badira, eta, hala bada, daukaten ordezkaritza frogatzen duen agiriaren bidez.
8. Lizitatzaile guztiek, horretan aritu ahal izateko, gordailua utzi behar dute, eskudirutan edo Nafarroako Foru Komunitatearen aldeko txeke adostu baten bitartez. Gordailua enkantearen hasierako prezioaren % 20koa izanen da gutxienez, hots,
Lehenengo lotea: 64.906,21 euro.
Bigarren lotea: 204.010,56 euro.
Berme hori Foru Administrazioaren Diruzaintzan irmo sartuko da esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.
9. Lizitatzaileek zilegi izanen dute beren eskaintzak kartazal itxian bidali edo aurkeztea enkantea iragartzen denetik enkantea hasi aurreko ordu bete arte. Eskaintza horiek, gehienezkoak izanen baitira, Nafarroako Zerga Ogasuneko erregistro orokorrean erregistratuko dira eta haiekin batera txeke adostua ere sartuko da, Nafarroako Foru Komunitatearen alde gordailuaren zenbatekoan emana. Eskaintzak kartazal itxian aurkezteak ez die galaraziko lizitatzaileei kartazalekoa baino postura handiagoak eginez zuzenean parte hartzea.
10. Posturak mugatzen dituzten tarteak lizitazioaren hasierako prezioaren % 1ekoak izanen dira.
11. Errematatzailea beharturik dago esleitzean bertan edo bost eguneko epean eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
12. Enkantean saldutako ondasunak Erregistro publikoetan inskriba daitezkeenetakoak direnean, lizitatzaileek espedientean jasotako jabetza-tituluekin konformatu beharko dute, ez baitute eskubiderik besterik eskatzeko.
13. Eskualdatzeak sortzen dituen gastu eta zerga guztiak, baita lehentasunezko kargak kitatzeko agindua Jabetza Erregistroan inskribatzeak sortutakoak ere, esleipen-hartzailearen kontura izanen dira. Ondasuna ez da entregatuko harik eta zerga horien ordainketa, salbuespena edo loturarik eza frogatu arte.
14. Jabego Horizontalari buruzko ekainaren 21eko 49/1960 Legearen 9. artikuluan, alegia, apirilaren 6ko 8/1999 Legeak aldatutako hartan oinarriturik, esleipen-hartzaileak Nafarroako Zerga Ogasuna espresuki libratzen du komunitatearekin dauden zorren egoerari buruzko ziurtagiriak ekartzeko obligaziotik, eta hartzailearen kargura joanen dira ordaintzeko dauden gastuak.
15. Ondasuna lehenbiziko lizitazioan esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak, egoki baderitzo, bigarren bat egiten ahalko du, eta hasierako prezioa lehenbizikoaren % 75ekoa izanen da, hau da, 243.398,27 euro lehenengo loterako eta 765.039,62 euro bigarrenerako, edo, bestela, zuzenean esleitzeko tramiteari hasiera emanen zaio, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluarekin bat, hurrengo lerroaldean zehatz-mehatz adierazten den moduan. Lehen kasuan, ordu erdiko epea zabalduko da, lizitatu nahi dutenek gutxienez enkanteko hasierako prezio berriaren % 20ko gordailuak era ditzaten, hots, 48.679,65 eurokoa lehen loterako eta 153.007,92 euro bigarren loterako, eta baliagarri izanen dira lehenago egindako gordailuak. Posturak mugatzen dituzten tarteak bigarren lizitazioko hasierako prezioaren % 1ekoak izanen dira.
Bigarren lizitazioa egin eta ondasuna esleitzen ez bada, Enkante Mahaiak aditzera emanen du zuzenean esleitzeko prozeduraren hasiera, gehienez ere sei hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 139. artikuluak xedatzen den moduan. Eskaintzetarako gutxieneko prezioa paratzen ahal da eta une horretatik eskaintzak aurkezten ahal dira Derrigorrezko Dirubilketaren Atalean, kartazal itxian, hilabeteko epean. Eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo bost egun baliodunetan Enkante Mahaiak jasotako eskaintzak irekiko ditu, eta haietakoren bat nahikoa dela iduritzen bazaio ondasunaren esleipena ere egiten ahalko du. Bestela, hilabeteko luzapena iragarriko da eskaintzak aurkezteko, gutxieneko prezio berri bati lotuak, eta hala, hilabetez hilabete, gehienez ere sei hilabeteko mugarekin. Eskaintzak irekitzeko ekitaldia publikoa izanen da eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko liburutegian eginen da, Iruñean, Nafarroako Zerga Ogasuneko eraikinean, Karlos III.aren etorbideko 4 zk.ko 5. oinean.
Eskaintzak egin ahal izateko, aurrerakin edo berme gisa, paratutako gutxieneko prezioaren % 20 eskatuko da eta, gutxieneko preziorik izan ezean, eskaintzarena. Berme hori irmo sartuko da Foru Administrazioaren Diruzaintzan, baldin eta esleipen-hartzaileek azken erremateko prezioa ordaintzen ez badute, eta horrek ez ditu deusetan galaraziko esleipena ez gauzatzeagatik bermearen zenbatekoaz goiti izan litezkeen erantzukizunak.
Errematatzailea beharturik dago esleitzean bertan edo bost eguneko epean eratutako gordailuaren eta esleipen prezioaren arteko aldea entregatzera.
16. Nafarroako Zerga Ogasunak bere gain du errematea izan ez duen ondasuna Foru Komunitateari esleitu dakion eskatzeko eskubidea, Nafarroako Foru Komunitateko Dirubilketari buruzko Erregelamenduaren 147. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
17. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak saldu aurretik, zorra, berandutze korrituak eta prozedura kostuak ordaintzen badira.
18. Zordunak helbide ezagunik ez badu, juzgatuko da enkantea iragartzea ondorio guztietarako aski dela enkantea jakinarazteko.
Iragarki honetan adierazten ez den guztian, egintza arautzen duten legezko edo erregelamenduzko xedapenek aginduko dute.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 948-427770, posta elektronikoa: mzudaire@cfnavarra.es).
Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Derrigorrezko Dirubilketaren Ataleko burua, Javier Ezpeleta Iráizoz.
Iragarkiaren kodea: F0418191