I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
169/2004 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN), Fundación Gaztelan, Thomson-Aranzadi, Anel-Fundanel eta CTNA-Laboratorio del Ebro enpresek "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzaile" gisa duten aitorpena mantentzen duena.
Irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuaren bidez, "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailea" izeneko figura sortu zen, aukera berdintasunarekin konpromisua duten entitateen lana eskertu eta ekintzarako politika positiboak abiaraztea sustatzeko.
Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 28an eman eta 2000ko 96. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 9koan, argitaratutako 517/2000 Ebazpenaren bidez, "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" hartu zen Asociación Navarra de Empresas Laborales (ANEL) enpresa.
Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak ekainaren 28an eman eta 2000ko 134. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 9koan, argitaratutako 134/2002 Ebazpenaren bidez, "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailetzat" hartu ziren Asociación Navarra de Empresas Laborales (ANEL), Fundación Gaztelán, Editorial Aranzadi, S.A., eta C.T.N.C.V. Laboratorios del Ebro enpresak.
Entitateek aurkeztutako eskabideak aztertu eta "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzailea" izeneko figura sortzen duen irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluari jarraikiz aukera berdintasuna sustatzeko ekintzak baloratu ondoren. Ikusirik Informazio eta Lankidetza atalburuaren txostena, eta irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN), Fundación Gaztelan, Thomson-Aranzadi, Anel-Fundanel eta CTNA-Laboratorio del Ebro enpresek "Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunaren aldeko Entitate Laguntzaile" gisa duten aitorpena mantentzea.
2. Jakinaraztea, irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuaren 7.1 artikularui jarraikiz, aitorpen horrek indarrean iraun dezan, entitate laguntzaileek urtero frogatu beharko diotela Nafarroako Emakumearen Institutuari aukera berdintasunaren aldeko ekintzak burutzen jarraitzen dutela.
3. Ebazpen hau jakinaraztea Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra (CEIN), Fundación Gaztelan, Thomson-Aranzadi eta CTNA Laboratorios del Ebro enpresei, Informazio eta Lankidetza Atalari eta Unitate Administratiboari, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.
Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
Iruñean, 2004ko azaroaren 9an._Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Aranaz Jiménez.
Iragarkiaren kodea: F0418114