151. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

168/2004 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Cuatrovientos Institutua "Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailetzat" jotzen duena.

Aukera-berdintasunarekin konpromisoa duten entitateen lana aitortzeko asmoz eta ekintza positiborako politikak abiaraztea sustatzeko asmoz, irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuak "Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailea" izeneko figura sortu zuen. Horren babesean, lehen aipatu entitateak bere kandidatura aurkeztu du, eta azaldu enpresan Ekintza Positiboaren Plana ezartzeko egiten dituen jarduerak.

Aurkezturiko kandidatura azterturik eta Informazio eta Lankidetza Ataleko buruak egindako proposamen-txostena ikusirik, non adierazten baitu irailaren 8ko 241/1977 Foru Dekretuaren 3. artikuluaren arabera enpresa horrek merezi duela "Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzaile" gisara aitortzea jendaurrean, eta irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Cuatrovientos Institutua Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunaren aldeko entitate laguntzailetzat jotzea, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bultzatzeko egiten ari den jarduerengatik.

2. Jakinaraztea, irailaren 8ko 241/1997 Foru Dekretuaren 7.1 artikuluari jarraikiz, aitorpen horrek indarrean iraun dezan, entitate laguntzaileak urtero frogatu beharko diola Nafarroako Emakumearen Institutuari aukera-berdintasunaren aldeko ekintzak egiten jarraitzen duela.

3. Ebazpen hau Cuatrovientos Institutuari eta Informazio eta Lankidetza Atalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 9an._Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzailea, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0418105