150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2674/2004 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale izateko 23 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiari beste bi lanpostu gehitzen dizkiona. Lanpostu horietatik 6 asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, apirilaren 26ko 954/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale izateko 23 lanpostu huts lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietatik 6 asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Deialdia 2004ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an.

2004ko abuztuaren 9an eman eta urte bereko 110. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 13an, argitaratutako 1834/2004 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen zuzenean, ez baitzen izangai bazterturik.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak proposatu du deialdian beste bi lanpostu gehiago sartzea, plantilla organikoan 3209 eta 3210 zenbakiak dituztenak. Barañaingo San José zentroari atxikiak dira.

Bestalde, merezimenduen lehiaketako epaimahaiak, deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoarekin bat, izangaiek lortutako puntuazioaren araberako zerrenda igorri berri du.

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuak, hori baita deialdia arautzen duena, 26.1 artikuluan ezartzen du zilegi dela deialdian lanpostu gehiago eskaintzea, izan ere, epaimahaiak deialdia egin duen organoari izangaien puntuazioaren araberako zerrenda igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehitu daitezke. Aurreikuspen hori deialdiaren 2. oinarrian jaso zen.

Hori kontuan harturik, bidezko da aipaturiko bi lanpostuak eskaintzea eta deialdia zabaltzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale izateko 23 lanpostu huts (horietatik 6, asteburuetan lanaldi partzialeko lan araubidekoak) lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari beste bi lanpostu gehitzea, hain zuzen, plantillako 3209 eta 3210 zenbakiak dituztenak. Lanpostu horiek funtzionario araubidekoak dira, Barañaingo San José zentroari atxikiak, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren menpe.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 22an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0418245