150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

315/2004 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Asunción Fernández Díaz andrea Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan integratzeko Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako. Izendapenak azaroaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Asunción Fernández Díaz andrea Kultura-aniztasunerako eta Gizartean eta Eskolan integratzeko Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak azaroaren 16tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Teknikoari, Langileriaren Atalari, Funtzionarioen Nomina Bulegora, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko azaroaren 15ean._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0418046