150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DONAMARIA

2005eko karga-tasak

Donamariako Udalak, 2004ko azaroaren 5ean egin bilkuran, besteak beste, ondoko erabakia onetsi zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen testua osorik:

1._2005. urteko karga-tasak

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, % 0,17.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga-tasa, % 0,28.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga-tasa, %2.

1.4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan finkatutako gehiengo portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa, % 12.

1.5. Jarduera ekonomikoen gaineko zergari dagokionez, 1 indizea aplikatuko da.

2._Erabaki hauek indarra hartuko dute 2005eko urtarrilaren lehenean.

3._Erabakia, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.

Donamarian, 2004ko azaroaren 12an._Alkatea, Ricardo Sagaseta Andiarena.

Iragarkiaren kodea: L0417522