150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Alkatetza Dekretua

Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoari agindua ematea, "Hello Rochapea" Iruñeko eskolaurreko hezkuntzako ikastetxea kudeatzeko kontratuaren kudeaketarako.

Iruñeko Udalaren Alkatetzak ondoko dekretua eman zuen, 2004ko azaroaren 9an: "Ikusirik "Hello Rochapea" Haur Eskolari buruzko espedientean jaso diren txostenak, ondokoa xedatu dut: Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoari agindua ematea, Iruñeko Udalak eta Agedna S. L. enpresak "Hello Rochapea" Haur Eskola kudeatzeko sinatutako kontratutik datozen betebeharren gaineko segimendua, kontrola eta fiskalizazioa gauzatu ditzan. Izan ere, Iruñeko Udalaren Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren Estatutuetan jasota dago erakunde horren ardura dela haur eskolak kudeatu eta koordinatzea, bai eta haur eskolak kontrolatu eta gainbegiratzea ere, administrazioari, instalazioei eta zerbitzuei dagokienez."

Hori guztia argitara ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 11n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0417307