150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

398/2004 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, María Begoña Lerga Iturbide andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren zenbakian xedatzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Begoña Lerga Iturbide andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Administrazio Bulegoko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu honen berri ematea interesatuari eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0418378