150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASTEJON

Hirilurraren balorazio txostenaren laugarren berrikuspena behin betikoz onetsirik

Udalak Batzorde Mistoan dituen ordezkariek Hirilurraren balorazio txostenaren laugarren berrikuspena hasiera batean onetsi ondotik, proiektua hamabost egunean egon zen jendaurrean, Udalaren iragarki oholean, eta erreklamaziorik jaso ez denez, Batzorde Misto berean Nafarroako Gobernuak dituen ordezkariek txostena azterturik, behin betikoz onetsi da, 2004ko azaroaren 4an hartutako erabakiaren bitartez.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2004ko azaroaren 5ean._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0417311