150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

URROTZ

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Urrozko Udalak, 2004ko urriaren 26an egin bilkuran, erabaki du behin betikoz onestea Urrozko Arau Subsidiarioetako xehekatutako determinazioen aldaketa hau:

1. Urrozko Arau Subsidiarioetako Ordenantzetako 2. tituluko 6. kapituluari 6. artikulua gehitzea, segurtasunari, erantzukizunari eta bermeei buruzkoa. Hona hemen 6. artikulu horren testua:

"Eraikinen kanpoaldetik egiten diren obra guztietarako segurtasunari eta osasunari buruzko azterlana eskatuko da, eginen diren lanen memoriaz gain. Gainera, obra lizentzia eskuratzeko, sustatzaileak aurkeztu beharko du segurtasun neurrien ardura izanen duen teknikariarekin sinatutako kontratua".

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeak 81.1 artikuluan xedatzen duenari jarraituz, erabakia eta onetsitako hirigintza arauak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko dira.

Urrotzen, 2004ko azaroaren 2an._Alkatea, Inaxio Urroz Grajirena.

Iragarkiaren kodea: L0417282