150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Bake epailearen kargua hutsik

Udalak, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren 2004ko urriaren 4ko erabakiari jarraituz, herriko bake epaile titular eta ordezkoa hautatu behar ditu, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 103.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta, hori dela eta, honako hau iragartzen da:

Herri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko interesa dutenek, BJLO horren 302. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte:

1. Nazionalitate espainiarra.

2. Adinez nagusia izatea.

3. BJLOk ezarritako ezintasunik ez izatea. Arguedasko Udalaren erregistro orokorrean egiten ahalko dituzte eskaerak, izen-deiturak, adina, lanbidea eta helbidea adieraziz, hamabortz egun balioduneko epean adierazi ere, honako hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Udalak, osoko bilkuran bilduta, eginen du hautaketa BJLOren 101.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arguedasen, 2004ko urriaren 28an._Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0417228