150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GOIZUETA

Hasierako onespena, herrilurra desafektatzeari

Goizuetako Udalak, 2004ko urriaren 29an eginiko osoko bilkuran, legezko quorumarekin erabaki zuen:

1. Hasierako batez onestea 4. poligonoko 515, 286 eta 272. lurzatietako 2.625 metro karraturen desafektazioa, ondoren Jose Maria Narvarte Loyarte jaunaren jabetzapeko lurzatiarekin trukea egiteko.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hilabeteko epean, argitaratzen denetik, interesatuek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabakia behin betikoa izan ondoren, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko dira dokumentazioa eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erreglamenduko 144, artikuluak aipatzen dituen gainerakoak, Nafarroako Gobernuak deklarazio publikoa edo soziala deklaratu eta onetsi dezan.

Goizuetan, 2004ko azaroaren 2an._Alkatea, Imanol Legarreta Narbarte.

Iragarkiaren kodea: L0417051