150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GOIZUETA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Goizuetako Udalbatzak, 2004ko urriaren 29an eginiko osoko bilkuran ondorengo erabaki hau hartu zuen:

1. Hasierako onespena ematea Juan Loyarte Salaverria jaunak bultzatutako eta Lino Plaza Tuñón arkitektoak idatzitako xehetasun azterlanari, Goizuetako 4. poligonoko 355. lurzatian familia bakarreko etxebizitza eraikitzeko. Xehetasunak 102. lurzatia ukitzen du aldi berean.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluak agintzen dutena jarraituz, aipatutako espedientea jendaurrean egongo da, 20 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, interesatuek aztertu eta egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzaten.

Goizuetan, 2004ko azaroaren 5ean._Alkatea, Imanol Legarreta Narvarte.

Iragarkiaren kodea: L0417049