150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GOIZUETA

Arau Subsidiarioen aldaketa puntuala. Hasierako onespena. Otxoki Etxearen deskatalogazioa

Goizuetako Udalbatzak, 2004ko urriaren 29an egindako Udalbilkuran ondorengo erabaki hau hartu zuen:

1. Otxoki Etxea bai Arau Subsidiarioek bai Vianako Printzea Erakundeak intereseko katalogatua daukate. Otxoki Etxearen deskatalogaziori hasierako onespena ematen zaio.

2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluak agintzen dutena jarraituz, aipatutako espedientea jendaurrean egongo da, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroako bi aldizkaritan argitaratuz, interesatuek aztertu eta egoki deritzeten alegazioak aurkez ditzaten.

Goizuetan, 2004ko azaroaren 5ean._Alkatea, Imanol Legarreta Narvarte.

Iragarkiaren kodea: L0417048