150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GOIZUETA

Aurrekontu aldaketa 4/04. 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea. Hasierako onespena

Goizuetako Udalak, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2004ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, 2004ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu berezia sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzkatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendeaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da martxoaren 10eko Toki Ogasunak arautzen dituen 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek, eta uztailaren 2ko Nafarroako Administrazio Publikoak arautzen dituen 6/1990 Foru Legearen 286. artikuluak eta hurrengoek xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, 2004ko azaroaren 15ean._Alkatea, Imanol Legarreta Narvarte.

Iragarkiaren kodea: L0417611