150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

A G O I T Z

2005eko zerga-tasak onetsirik

Agoizko Udalak, 2004ko azaroaren 5ean egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki du, 2005eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra hartuko baitute.

Hirilurraren gaineko kontribuzioa. 2005eko zerga-tasa 2004koa izanen da Nafarroako K.P.I.an gehituta, 2005eko ekitaldiko balorazio txostena 2004koa bada eta, berriz, 2005eko ekitaldiko balorazio txostena orain prestatzen ari den berria bada, zerga-tasa bat onetsiko da, zenbaterainokoa eta biltzen den diru kopurua, osotara, 2004ko bera Nafarroako K.P.I.an gehituta izaterainokoa, kontuan hartu gabe 2004an katastroan sartu diren hiri unitate berriak, betiere tasa baldin bada, gutienez ere, 2/1995 Foru Legean ezarritako gutienekoa.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: katastroko balioaren ehuneko 0,80.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko 5.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga (zerga-oinarria, 2/1995 Foru Legearen 175. art. Aldi guztietan: 2,5. Karga-tasa: ehuneko 14, 2/1995 Foru Legearen 176.2 art.

Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren indizea: 1,4.

Agoitzen, 2004ko azaroaren 2an._Alkatea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: L0417003