150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ORKOIEN

2005eko karga-tasak onetsirik

Orkoiengo Udalak 2005eko karga-tasak onetsi zituen, 2004ko urriaren 28an egin osoko bilkuran:

Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,1355, katastroko balio garbiaren gainean.

Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,8000, katastroko balio garbiaren gainean.

EIOZ: obra gauzatzeko aurrekontuaren ehuneko 4.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

_Bortz urte bitarte: ehuneko 2,2 urtean, eta ehuneko 11ko kuota.

_Hamar urte bitarte: ehuneko 2,1 urtean, eta ehuneko 10eko kuota.

_Hamabortz urte bitarte: ehuneko 2,0 urtean, eta ehuneko 9ko kuota.

_Hogei urte bitarte: ehuneko 2,0 urtean, eta ehuneko 8ko kuota.

Aditzera ematen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Orkoienen, 2004ko azaroaren 3an._Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0416992