150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

U N D I O

Oihan enkantea

Undioko Kontzejuak, behar den baimena izanik, plegu itxiaren bidezko oihan enkanterako dei egiten du, ondotik aipatzen diren larizio pinuen loteak saltzeko. Entresaka eginez botako dira.

Lehenbiziko enkantean, loteak inori adjudikatu gabe gelditzen badira, bigarren enkantea eginen da, 100eko 10 merkeago, eta horretan gauza bera gertatuz gero, hirugarrena eginen da, 100eko 20 merkeago, betiere egun berean. Horren guztiaren ondotik, loteak adjudikatu gabe gelditzen badira, Kontzejuak eskaintza irekian adjudikatzen ahalko ditu, prozedura negoziatuaren bidez. Eskaintzak kartazal itxian aurkeztu behar dira, eta haren kanpoaldean jarri beharko da enpresa lizitatzailearen izena eta lehenbiziko, bigarren edo hirugarren enkanterako den.

1. lotea._Kalaberagain parajean. 8.995 pinu, 1.780 metro kubiko zur (38.501,40 euroko balioa jotzen da) eta 569 metro kubiko enbor txiki (3.283,13 euroko balioa) egiten dutenak. Lotearen balioa, osotara: 41.784,53 euro.

2. lotea._Kalaberagain parajean. 6.760 pinu, 1.577 metro kubiko zur (34.110,51 euroko balioa) eta 307 metro kubiko enbor txiki (1.771,39 euroko balioa) egiten dutenak. Lotearen balioa, osotara: 35.881,90 euro.

Enkantearen hasierako prezioa, guztira: 77.666,43 euro (hirurogeita hamazazpi mila seiehun eta hirurogeita sei euro eta berrogeita hiru zentimo).

Eskaintza bakarra eginen da bi loteentzat eta adjudikazioa ere bakarrari eginen zaio bi loteena.

Eskaintzen pleguak Undioko Kontzejuan aurkeztuko dira edo Zizur Zendeako Udaletxean (Gazolatz), enkantearen iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamabosgarren egun naturaleko hamabiak baino lehen. Azken egun hori jaieguna bada, hurrengo egunean bukatuko da epea. Enkantea, berriz, pleguak aurkezteko epea amaitu ondoko zazpi (7) egunetako batean eginen da, arratsaldeko zortzietan. Kontzejuak abisua igorriko die aldez aurretik lizitatzaileei.

Baldintza teknikoak eta ekonomiko-administratiboak ikusgai daude Kontzejuko Idazkaritzan eta Zizur Zendeako Udaletxean (Gazolatz).

Undion, 2004ko azaroaren 23an._Kontzejuburua, Enrique Miranda García.

Iragarkiaren kodea: L0418217