150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E R R O M A N T Z A T U A

Obrak adjudikatzeko lehiaketa

Erromantzatuko Udalak lizitaziorako deia egin du, presako tramitazioarekin, "Goiko ur-hornidura, Usun, Domeñu eta Arbontzen, Erromantzatua (Nafarroa)" izeneko obrak egiteko.

Modua: lehiaketa publikoa. Presako tramitazioa.

Lanak egiteko aurrekontua: hirurehun eta hirurogeita hamaika mila, bederatziehun eta hogeita bost euro eta laurogeita sei zentimo (371.925,86), BEZa barne.

Egiteko epea: hiru hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 14 egun naturaleko epean, proposamenak aurkezteko epearen azken eguneko eguerdiko ordu biak arte, edo, postaz, klausula administratibo partikularren pleguan ezarritakoari jarraituz.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten da.

Bestelako xehetasunak: klausulen plegua eta obraren deskripzioa interesatuen eskura daude Erromantzatuko Udaletxeko bulegoetan eta Egokin (Iturralde y Suit, 11, Iruña).

Aditzera ematen da honen bidez, orok jakin dezan.

Erromantzatuan, 2004ko azaroaren 24an._Alkate udalburua, Jesús Induráin Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0418119