150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

A N T Z I N

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Antzingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Aurrekariak: 2004ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 30ean, Antzingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu mugagabean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdiko 3 eta 4 oinarrien arabera, hogeita hamar eguneko epea iragan denez, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratzea, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea.

Alkatetzaren 2004ko urriaren 29ko 49/2004 ebazpenaren bidez, ondokoa ebatzi da:

Lehenbizi._Deialdiaren 4.1 oinarriari jarraikiz, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea, Antzingo Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostu bat, lan-kontratu mugagabean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian. Hona hemen:

Onartuak:

CESAR CRUZ SAN MARTIN VELAZ

JUSTINO ALEJOS TAMAYO

ANTONIO GUINEA CRESPO

ANGEL MARIA ARANEGUI RIVAS

JAVIER SORBET SANCHEZ

JOSE IGNACIO GRACIA PRIETO

JOSE MARIA GONZALEZ CISNEROS

UNAI BAUTISTA SAN MARTIN LASA

MARIA CAMINO FERNANDEZ IRISARRI

GIL ALONSO RIVILLAS

DAVID MONTOYA OTEIZA

NAIARA MONTOYA OTEIZA

MIGUEL ANGEL CHURRUCA ANSOLA

JOSE ANTONIO SASTRE ANDUEZA

Baztertuak: inor ez.

Bigarrena._Deialdiaren 4.2 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda hau argitaratzen denetik hasita, erreklamazioak aurkeztu eta, halakorik bada, akatsak zuzentzeko.

Hirugarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Antzinen, 2004ko urriaren 29an._Alkatea, Javier Ibáñez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L0416968