150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

B U R L A T A

Alkatetzaren eskuordetza

Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2004ko urriaren 28an. Hona hemen testua:

1. Dolores Del Arbol Romeroren esku uztea, bera baita Informazio Batzorde Iraunkorreko eta Hezkuntzaren eta Gazteriaren Segimenduko Batzordeko lehendakaria, Tokiko Eskolatze Batzordeko lehendakaritza; izan ere, batzorde hori 2004ko urriaren 13an eratu zen, Udalaren eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren artean sinaturiko lankidetza hitzarmenaren bidez.

2. Alkatetzaren eskurantzen delegazioak ondorioak sortuko ditu dekretu honen dataren biharamunetik, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko bada ere.

3. Halaber, delegazioa eraginkorra izateko, eskuordeak onartu beharko du. Hala ere, delegazioa onartutzat joko da, inolako adierazpenik egin beharrik ez duela, baldin eta dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hiru egun balioduneko epean ez badio Alkatetzari berariaz esaten delegazioa onartzen ez duela.

4. Dekretu honen berri emango zaio Burlatako Udalaren osoko bilkurari; ukitutako zinegotziari jakinaraziko zaio eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2586/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2004ko urriaren 6an._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0416965