150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Hasierako onespena, Enplegua eta inbertsioa sustatzeko laguntzen ordenantzako aldaketari

Castejongo Udalak, irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Enplegua eta inbertsioa sustatzeko laguntzen ordenantzako aldaketa, hain zuzen ere 3, 15, 17 eta 18. artikuluak aldatu dira eta 19 eta 20. artikuluak erantsi zaizkio ordenantzari.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hogeita hamar egunean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsirik dagoela ulertuko da, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2004ko azaroaren 12an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0417710