150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

2005erako ordenantza fiskalak hasiera batean onetsirik

Castejongo Udalak ordenantza fiskal hauen aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2004ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran:

_Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantza.

_Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko herrilurren eskubide eta kanonak arautzen dituen ordenantza.

_Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Udal Ikastetxeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Udalaren etxez etxeko laguntza zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Kultur Etxeko instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Agiriak luzatu eta izapidatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Tuterako "Reina Sofía" ospitalera eta anbulatoriora joateko garraio zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Zaborrak eta obra hondakinak bildu eta botatzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Hilerriari dagozkion zerbitzuak eta jarduerak egiteko eta Udalaren bertzelako hileta zerbitzuak egiteko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

_Edateko uraren horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Estolderia tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

_Establezimenduak ireki eta eskualdatzeko lizentzien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Udal Ludotekaren zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Helduendako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Udalaren Musika Eskolan izena-emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

_Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketa eta zuloak egiteko eta eremu publikoaren zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 3265. artikuluari jarraituz, hogeita hamar eguneko epean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu. Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Castejonen, 2004ko azaroaren 3an._Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L0417316