150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BERIAIN

Udal Planeko aldaketa eta S-IV sektoreko plan partziala hasiera batean onetsirik

Beriaingo Udalak, aurtengo azaroaren 28an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen S-IV sektorean eragiten duen Beriaingo Udal Planeko aldaketaren espedientea eta S-IV sektoreko plan partzialaren espedientea, biak "Neinor, S.A." enpresak sustatuak. Agindu zuen, halaber, jendaurreko aldia hasteko, egungo legeriarekin bat hilabete iraunen baitu.

Bidezko alegazioak udal bulegoetan aurkeztu beharko dira, jendea hartzeko orduetan betiere.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beriainen, 2004ko azaroaren 4an._Alkatea, Tomás Prieto Blanco.

Iragarkiaren kodea: L0416962