150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

186/2004 FORU AGINDUA, azaroaren 25ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak emana, Nafarroako Administrazio Publikoei eta Sektore Publikoari buruzko ikerlanetarako "Martin Azpilkueta" I. Saria ebazten duena.

Otsailaren 27ko 17/2004 Foru Aginduaren bidez, "Martín de Azpilicueta" I. Sarirako deialdia egin zen, Nafarroako Administrazio Publikoen eta Sektore Publikoaren alderdi orokorrei buruzko azterlan eta ikerlanak egin eta ezagutarazteko.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, urriaren 19ko 281/2004 Ebazpenaren bitartez, ondoko pertsona hauek izendatu zituen saria ebaluatzeko epaimahaia osatzeko: Ignacio Bandrés Urriza jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, mahaiburua; Enrique Rubio Torrano jauna, Nafarroako Kontseiluko burua eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Zuzenbide Zibileko katedraduna; Ildefonso Sebastián Labayen jauna, Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendari nagusia; Angel Gómez Montoro jauna, Nafarroako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakasle arrunta; Juan Francisco Franco Pueyo jauna, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Ekonomia eta Enpresaren Zientzietako Fakultateko dekanoa eta Enpresen Antolaketako irakasle titularra; Javier Enériz Olaechea jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Nafarroako Administrazio Publikoen Modernizazio eta Azterlanetarako Zerbitzuko zuzendaria eta César Valencia Guembe jauna, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Administrazio Publikoko teknikaria (arlo juridikoa), idazkari gisa aritu dena, hizpidea bai baina botorik gabe.

Zortzi lan aurkeztu dira sarira. Epaimahaiak lanak baloratu eta bere proposamena eman zuen azaroaren 15ean, otsailaren 27ko 17/2004 Foru Aginduko bosgarren oinarriaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz; proposamen hori loteslea da. Epaimahaiak eman gabe utzi ditu lehenbiziko bi sariak, uste baitu aurkeztutako lanek ez dituztela horiek emateko behar diren merezimenduak, eta proposatu du aipamen berezia ematea "Estudio histórico-jurídico de los términos faceros en la Merindad de Pamplona" izeneko lanari.

2004ko azaroaren 17an plikak ireki ziren, lanen egileak nor ziren jakiteko. José Gabriel Iriarte Rived jaunak, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko idazkari teknikoak, fede-emaile publikoa den aldetik, ireki zituen plikak, deialdiaz kanpoko bi lekukoren laguntzarekin. Plikak ireki ondoren jakin egin da aipamen berezia lortu duten lana nork egin duen.

Hortaz, ikusirik sariaren epaimahaiak egindako proposamena eta egindako gainerako jarduketa administratiboak, otsailaren 27ko 17/2004 Foru Aginduaren bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Eman gabe uztea Nafarroako Administrazio Publikoei eta Sektore Publikoari buruzko ikerlanetarako "Martin Azpilkueta" I. Sariaren lehen bi sariak.

2. Aipamen berezi bat ematea "Estudio histórico-jurídico de los términos faceros en la Merindad de Pamplona" izeneko lanari eta haren egileei, Mercedes Galán Lorda eta Amparo Zubiri Jaurrieta andreei 6.000 euroko saria ematea, egin beharreko atxikimendu fiskalak egin ondoren.

3. Aipamen berezi horrek sortzen duen gastua 2004rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Ikerlanetarako laguntza eta sariak" izeneko 040001-03200-4809-122200 kontusailaren bizkar ordainduko da.

4. Foru agindu honen berri ematea Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileari, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Araubide Juridiko eta Administratiboaren Atalari eta Kudeaketa Bulegoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Javier Onieva Larrea, Francisco Javier Iglesias Alvarez, Isabel Fernández Pan, Andrés León González, Mercedes Galán Lorda, Mikel Aramburu Urtasun, Luis Ciriza Aríztegui eta Teresa Puchol Estellés jaun-andreei, baita sarian parte hartu duten horiei ere, behar diren ondorioak sor ditzan.

5. Foru agindu honen aurka gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, interesatuei jakinarazi edo Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0418112