150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

359/2004 FORU DEKRETUA, azaroaren 22koa, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapena egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, ekainaren 30eko 862/2004 Ebazpenaren bidez, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideak desjabetzeko prozedurari hasiera eman zion eta jendaurrean jarri zituen, hamabost egunez, bai proiektua, bai ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurreko aldiaren epea bukatuta, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak urriaren 5ean emandako 1192/2004 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak Ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Obrak garrantzitsuak eta presakoak dira, Ituren, Elgorriaga, Doneztebe, Sunbilla eta Zubietako ur sanitarioaren hornidura kalitatekoa izanen dela aseguratzeko.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Birrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta lauko azaroaren hogeita bian egindako bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Goi-hornidura. 2. fasea (Mendaurreko soluzioa)" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean sortuko ditu ondorioak.

Iruñean, 2004ko azaroaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0418092