150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

219/2004 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Goizueta eta Hernani artean (Leitzarainoko luzapena barne) erabiltzaile guztientzako garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua egiteko administrazio baimen berezia esleitzeko espedientea onesten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du zerbitzu hori kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: Goizueta eta Hernani artean (Leitzarainoko luzapena barne) erabiltzaile guztientzako garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua egiteko administrazio baimen berezia.

_Esleitzeko modua: irekia, lehiaketa.

_Aurrekontua: 32.000 euro.

_Proposamenak aurkezteko modua: 2005eko urtarrilaren 10era arte, egun hori barne, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian ageri direnak. Jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute izan.

Administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen agiriak lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Nafarroako Gobernuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuan (Yanguas y Miranda kalea, 5, telefonoa: 848-423394).

_Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko eguna eta tokia: Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan, 2005eko urtarrilaren 18ko 12:00etan.

Iruñean, 2004ko abenduaren 2an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Honen azpian izenpetzen duenak, ................. jaun/andreak, ............ NANa edo IFZ duenak, helbidea ...........(e)n, .............. kaleko ....an duenak, bere izenean (edo ............. ordezkatuz), Goizueta eta Hernani artean (Leitzarainoko luzapena barne) erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraio publiko erregular finkoaren zerbitzua egiteko administrazio baimen berezia esleitzeko, 2004ko ..............aren .....(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (...... zk.) argitara eman zen iragarkiaren berri duelarik, konpromisoa hartzen du zerbitzu hori bere gain hartzeko, aipatu baldintza eta agindu teknikoei hertsiki lotuz. Hona hemen egiten duen eskaintza ekonomikoa:

_2005. urtean, hilabetero jaso beharreko konpentsazioa ............... eurokoa izanen da.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: F0418383