150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

325/2004 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, larrialdietan delituko biktimei laguntza psikologikoa eta arreta terapeutikoa emateko eta delituko biktimekin eta/edo familia-erasotzaileekin bakarkako edo taldekako terapia programak egiteko zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta presako lehiaketa bidez esleitzeko espedientea onesten duena.

Justicia zuzendari nagusiak lizitaziorako deia egin du larrialdietan delituko biktimei laguntza psikologikoa eta arreta terapeutikoa emateko eta delituko biktimekin eta/edo familia-erasotzaileekin bakarkako edo taldekako terapia programak egiteko zerbitzua prozedura irekiaren bidez kontratatzeko eta presako lehiaketa bidez esleitzeko, ondoko baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: larrialdietan delituko biktimei laguntza psikologikoa eta arreta terapeutikoa emateko eta delituko biktimekin eta/edo familia-erasotzaileekin bakarkako edo taldekako terapia programak egiteko zerbitzua kontratatzea.

_Izapidaketa: presakoa.

_Esleitzeko prozedura: irekia.

_Esleitzeko modua: lehiaketa.

_Aurrekontua: 80.000 euro (BEZa barne).

_Proposamenak aurkezteko tokia eta egun-orduak: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hamahirugarren egun naturaleko 14:30 arte, Justizia Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan (Iratxeko Monasterioa, 22, behea, Iruña). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren agirian aipatzen direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo notario batek edo administrazioak berak konpultsaturiko kopiak izan behar dute.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2005eko urtarrilaren 3ko 12:30ean, Justizia Zuzendaritza Nagusiko Batzar Aretoan (Iratxeko monasterioa, 22, Iruña).

_Lehiaketa honetako dokumentazio administratibo eta teknikoa lehiatzaileen eskura dago, aztergai, Justizia Zuzendaritza Nagusian (Iratxeko Monasterioaren kaleko 22a, behea).

Iruñean, 2004ko azaroaren 30ean._Zerbitzuko zuzendaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F0418289