150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2710/2004 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarriaren c) atala aldatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, maiatzaren 10eko 1118/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2004ko 74. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 21ean.

Aipatu deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri da, eta Nafarroako Gobernuak, 2004ko azaroaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, 4. oinarriaren 2) atala aldatu eta eskabideak aurkezteko beste epe bat irekitzeko agindua eman du. Aldaketa horren ondorioz, txandako buruaren lanpostua deialdiko lekualdatze lehiaketan parte hartzeko bide ematen duten lanpostuen zerrendan sartu da.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako erdi mailako teknikari izateko 4 lanpostu huts, B mailakoak, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 4. oinarriaren c) atala aldatzea. Deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onetsi zuen, maiatzaren 10eko 1118/2004 Ebazpenaren bidez, eta 2004ko 74. zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 21ean. Aldaketaren ondorioz honela geldituko da aipatu atala:

"c) Informatika sistemetako erdi mailako teknikari, programatzaile analista, sistemen programatzaile, Informatikako programatzaile edo txandako buru izateko lanpostu baterako izendatu izana.

2. Lehiaketan parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea berriz irekitzea, hots, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita hamar egun naturalez.

3. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, 2004ko azaroaren 25ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0418246