150. ALDIZKARIA - 2004ko abenduaren 15a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru Legeak eta Legegintzako Foru Dekretuak

13/2004 FORU LEGEA, abenduaren 3koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aurrekontu beharrak finantzatzeko 195.000 euroko kreditu berezia ematekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

FORU LEGEA, GIZARTE ONGIZATE, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUAREN AURREKONTU BEHARRAK FINANTZATZEKO 195.000 EUROKO KREDITU BEREZIA EMATEKOA.

ANASAPS elkartea irabazi asmorik gabeko entitatea da, buruko gaixotasunak dituztenekin lan bikaina egiten duena, eta pertsona horien eta haien familiartekoen beharrei erantzutera bideraturiko programa egokien bidez dihardu.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak dioenez, elkarte horri arazo ekonomiko latzak sortu zaizkio eta ezin ditu aurrera eraman egungo programak. Gainera, aipatu populazio sektorea zaintzen duen entitate bakarra denez, bere jarduera etenez gero kalte handia izanen luke gizarteak.

Behar horiei aurre egiteko, kreditu berezia ematen da, Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1. artikulua. 195.000 euroko kreditu berezia ematea onetsi da. Ondoko gastuen kontusail berriari aplikatuko zaio: 923002-93200- 4810-313503, izena: "ANASAPSentzako dirulaguntzak".

2. artikulua. Kreditu berezi hori 2004ko gastuen aurrekontuko 923002-93200-4810-313500 kontusailaren kargura izanen da. Izena; "(**) Beste elkarte batzuentzako dirulaguntzak".

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2004ko abenduaren 3an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0418645