136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2470/2004 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta izendatzen da Rosario Moreno Bozal andrea Hezkuntza Departamentuko Beka Bulegoko buru.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 25eko 2470/2004 Ebazpenaren bidez, Rosario Moreno Bozal andrea Hezkuntza Departamentuko Beka Bulegoko buru izendatu du, merezimendu lehiaketaren ondoren, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2004ko urriaren 25ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0416522