136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARASOAIN

2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketen espedientea hasiera batez onetsita

Barasoaingo Udalak, 2004ko urriaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu du, besteak beste:

Udaleko Kontu-hartzailetzak emandako txostenak ikusirik, eta aurrekontuan kontusailak sortzeko,

Hau erabaki da:

1. 2004ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hauek hasiera batean onestea:

1. aldaketa

Gastuetako kontusailak:

411.951: "Transferentziak beste toki entitate batzuetara".

Zenbatekoa: 49.034,17 euro.

Aldaketa mota: Kreditu berezia.

Finantzaketa: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

2. aldaketa

Gastuetako kontusailak:

531,60101: "Nekazaritzako bideen sarea berritzea".

Zenbatekoa: 150.000 euro.

Aldaketa mota: kreditu gerakina sartzea.

Finantzaketa: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Barasoaingo Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik hasita, interesa dutenek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Barasoainen, 2004ko urriaren 8an._Alkatea, Carlos Izuriaga Eslava.

Iragarkiaren kodea: L0415650