136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoa, errepideko bidaiari-garraiorako Iruñeko geltokia eraikitzeko herri-lanak eta haren ondorengo ustiapena adjudikatzeko

Iruñeko Udalak 2004ko azaroaren 4an hartutako erabakiaren bidez, lizitaziorako dei egiten da, errepideko bidaiari-garraiorako Iruñeko geltokia eraikitzeko herri-lanak eta haren ondorengo ustiapena adjudikatzeko, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Dei egilea: Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorra.

Behin-behineko fidantza: 848.324 euro.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: 2005eko urtarrilaren 5eko hamabi eta erdiak bitarte, Iruñeko Udalaren erregistroan. Merkatuko kalea, 7-9 eta Armada Etorbidea, 2, 5. solairua.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza juridiko, tekniko eta ekonomikoen agirian zehazten direnak, eta hori lizitatzaileen eskura dago Color Digital kopia-dendan, Fuente del Hierro kaleko 31n. Telefonoa: 948 177132.

Proposamen teknikoak eta ekonomikoak noiz ireki: dokumentazio teknikoa eta ekonomikoa irekitzeko eguna eskualdeko prentsan argitaratuko da eta lehiakideetako bakoitzari jakinaraziko zaio.

Iruñean, 2004ko azaroaren 8an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

1. ERANSKINA

Proposamen ekonomikoaren eredua

Izena .............................., honako enpresa honen ordezkari .......................................; jakinik zein diren bidaiarien garraiorako Iruñeko geltokia eraikitzeko herri-lanen kontzesioa adjudikatzeko prozeduran parte hartzeko agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren agiriak, denak oso-osorik onartzen ditut, eta hitz ematen dut kontzesioa nire gain hartzeko, honako baldintza hauekin:

1. Kontzesioa .......... urterako izanen da.

2. Aparkatzeko leku bakoitzaren erabileraren lagapenaren prezioa ............ (BEZa gabe) ........... euro izanen da.

3. Udalak ordaindu beharreko prezioa ................. euro izanen da.

4. Agiriko 63. klausulan aipatzen diren tarifetako bakoitzaren zenbatekoa ondotik ematen dena izanen da, BEZa gehitu gabe. Haietakoren batek gainditzen badu lehendik ezarritako gehienekoa, honako hau hartuko da han jarritzat:

1._Autobusa sartu edo ateratzeagatik, bidaiariak daramatzala, bidaia hasi edo bukatzean. Pasaerako (sartu eta atera) ibilgailuek kontzeptu hauetako bat ordainduko dute bakarrik:

1.1. Erabilera orokorreko zerbitzu erregular finkoak.

1.1.1. Aldirikoa. 30 km bitarte

1.1.2. 120 km bitarte

1.1.3. Gainerakoak

1.2. Aurreko atalean sartzen ez diren zerbitzuak

2._Bidaiariek geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik ateratzen diren edo bertara sartzen direnen kontura:

2.1. Zerbitzu erregular finkoak, erabilera orokorrekoak eta bestelako edozein:

2.1.1. Aldiriko (30 km bitarte) bidaiariak

2.1.2. 120 km bitarteko bidaiariak

2.1.3. Gainerako bidaiariak

2.2. Aurreko atalean sartzen ez diren zerbitzuak, ibilbidea edozein dela

3._Ekipaje-zaindegi automatikoa erabiltzeagatik:

4._Eskuzko ekipaje-zaindegia erabiltzeagatik:

4.1. 30 kg bitarteko paketeak

4.2. 30 kg-tik goitiko paketeak

5._Ekipajeen fakturazioa (garraioaren prezioa eta merkantziaren asegurua sartu gabe):

5.1. Ekipajeak edo mandatuak, pisura, 10 kg edo horren zati bakoitzeko

5.2. Ordaindu beharreko gutxienekoa

6._Leihatilen esparruko errenta, lehiatila bakoitzeko

7._Autobusen aparkaleku zerbitzua:

7.1. 7:00etatik 23:00etara, 5 minutuko

7.2. Erabilera orokorreko zerbitzu erregular finkoko autobus baten aparkamendua, 23:00etatik hurrengo eguneko 7:00ak bitarte, tarte horren barrenean denbora zatirik egin gabe

7.3. Bidaiarien zerbitzu erregular finkoa ematen ez duen autobusaren aparkamendua (geltokian tokirik izanez gero), 23:00etatik hurrengo eguneko 7:00ak bitarte, tarte horren barrenean denbora zatirik egin gabe

5. Txandakako aparkamenduaren tarifen prezioak honako hauek dira:

Proposamen ekonomiko honekin batera ekonomia eta finantza plana eta eredu ekonomikoa eta bideragarritasunekoa aurkezten dira.

Data eta lizitatzailearen sinadura

2. ERANSKINA

Proposamen ekonomikoaren eredua hobekuntzarekin

Izena: .............................., honako enpresa honen ordezkari: .......................................; jakinik zein diren bidaiari-garraiorako Iruñeko geltokia eraikitzeko herri-lanen kontzesioa adjudikatzeko prozeduran parte hartzeko agindu teknikoen eta klausula administratibo partikularren agiriak, denak oso-osorik onartzen ditut, eta hitz ematen dut kontzesioa nire gain hartzeko, proposatzen ditudan hobekuntzak kontuan harturik, honako baldintza hauekin:

1. Kontzesioa .......... urterako izanen da.

2. Aparkatzeko leku bakoitzaren erabileraren lagapenaren prezioa ............ (BEZa gabe) ........... euro izanen da.

3. Udalak ordaindu beharreko prezioa ................. euro izanen da.

4. Agiriko 63. klausulan aipatzen diren tarifetako bakoitzaren zenbatekoa ondotik ematen dena izanen da, BEZa gehitu gabe. Haietakoren batek gainditzen badu lehendik ezarritako gehienekoa, honako hau hartuko da han jarritzat:

1._Autobusa sartu edo ateratzeagatik, bidaiariak daramatzala, bidaia hasi edo bukatzean. Pasaerako (sartu eta atera) ibilgailuek kontzeptu hauetako bat ordainduko dute bakarrik:

1.1. Erabilera orokorreko zerbitzu erregular finkoak.

1.1.1. Aldirikoa. 30 km bitarte

1.1.2. 120 km bitarte

1.1.3. Gainerakoak

1.2. Aurreko atalean sartzen ez diren zerbitzuak

2._Bidaiariek geltokiko zerbitzu orokorrak erabiltzeagatik, geltokitik ateratzen diren edo bertara sartzen direnen kontura:

2.1. Zerbitzu erregular finkoak, erabilera orokorrekoak eta bestelako edozein:

2.1.1. Aldiriko (30 km bitarte) bidaiariak

2.1.2. 120 km bitarteko bidaiariak

2.1.3. Gainerako bidaiariak

2.2. Aurreko atalean sartzen ez diren zerbitzuak, ibilbidea edozein dela

3._Ekipaje-zaindegi automatikoa erabiltzeagatik:

4._Eskuzko ekipaje-zaindegia erabiltzeagatik:

4.1. 30 kg bitarteko paketeak

4.2. 30 kg-tik goitiko paketeak

5._Ekipajeen fakturazioa (garraioaren prezioa eta merkantziaren asegurua sartu gabe):

5.1. Ekipajeak edo mandatuak, pisura, 10 kg edo horren zati bakoitzeko

5.2. Ordaindu beharreko gutxienekoa

6._Leihatilen esparruko errenta, lehiatila bakoitzeko

7._Autobusen aparkaleku zerbitzua:

7.1. 7:00etatik 23:00etara, 5 minutuko

7.2. Erabilera orokorreko zerbitzu erregular finkoko autobus baten aparkamendua, 23:00etatik hurrengo eguneko 7:00ak bitarte, tarte horren barrenean denbora zatirik egin gabe

7.3. Bidaiarien zerbitzu erregular finkoa ematen ez duen autobusaren aparkamendua (geltokian tokirik izanez gero), 23:00etatik hurrengo eguneko 7:00ak bitarte, tarte horren barrenean denbora zatirik egin gabe

5. Txandakako aparkamenduaren tarifen prezioak honako hauek dira:

Proposamen ekonomiko honekin batera ekonomia eta finantza plana eta eredu ekonomikoa eta bideragarritasunekoa aurkezten dira.

Data eta lizitatzailearen sinadura

Iragarkiaren kodea: L0416909