136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TAFALLA

Lan-kontratudunak funtzionario bilakatzea

Udalak 2004ko irailaren 28an egin zuen osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zen, besteak beste:

Ikusirik 2004ko abuztuaren 4an argitaratu zen 258/2004 Foru Dekretua, uztailaren 5ekoa, Nafarroako toki entitateetako lan-kontratuko langile finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedura arautzen duen Erregelamendua onesten duena.

Ikusirik gizarte-graduatuaren txostena, abuztuaren 9koa, zeinaren bidez aplikatzen baitira 4/2003 Foru Legearen 9. artikulua eta 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua onesten duena, bai eta 258/2004 Foru Dekretua ere.

Ikusirik Tafallako Udaleko lan-kontratudunen ordezkariek abuztuaren 11n egindako eskaria, sarreran 3072 zenbakia duena, zeinaren bidez Tafallako Udalari eskatzen baitiote osoko bilkuran Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedurari hasiera ematearen aldeko erabakia har dezan.

Ikusirik prozedura horri hasiera ematea erabakitzeko epea bi hilabetekoa dela, eta beste bi hilabeteko epea dagoela interesa duten lan-kontratudunek Estatutuan sartzeko eskaria aurkezteko, eta sarrera hori gauzatu beharko dela 2005eko urtarrilaren 1a baino lehen, langile guztien kasuan.

Hau erabaki da:

Lehenbizikoa._Tafallako Udaleko lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuan sartzeko prozedurari hasiera ematea.

Bigarrena._Idazkaritzak prestatzen duen legezkotasun-txostenean ezartzen diren baldintzak betetzen dituztelarik, eskaria aurkezten duten lan-kontratudun finkoen sarrera gauzatuko da erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasi eta bi hilabeteren buruan.

Hirugarrena._Erabakia Tafallako Udaleko alor guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen dizut jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten dizut ezen erabakiaren aurka errekurtso hauetako bat aurkez dezakezula, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

Tafallan, 2004ko urriaren 4an._Alkate udalburua, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0416547