136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O I B A R

E D I K T U A

2003ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 28koan, argitara eman zen Laborantzako herrilurretako lehorreko lurren eta ureztalurren ordenantzako eranskinaren hasierako onespena, non zehazten baita herrilurrak sortzen dituen eskubideak berriz ere Udalari doan itzuliko zaizkiola adjudikazioa bukatzean.

Udalak hasiera batez onetsi zuen aipatu eranskina 2003ko apirilaren 30eko bilkura berezian, eta 2004ko irailaren 24ko osoko bilkura arruntean, berriz, behin betikoz. Hona testuak:

_Laborantzako herrilurretako lehorreko lurren eta ureztalurren ordenantzako eranskina, herrilurrak sortzen dituen eskubideak berriz ere Udalari doan itzultzeko, adjudikazioa bukatzean.

Artikulu bakarra._Herrilurren laborantzak adjudikazio-hartzaileen alde orain nahiz etorkizunean sortzen dituen eskubideak oro Oibarko Udalari doan itzuliko zaizkio, herrilurretako lehorreko lurren eta ureztalurren loteen adjudikazioa bukatzean.

Oibarko laborantzako herrilurretako lehorreko lurren eta ureztalurren adjudikazio-hartzaileak borondatez onartzen du Oibarko Udalari doan itzuliko dizkiola, adjudikazioa bukatzean, herrilurretako aprobetxamenduak errentamendu aldian sortzen dituen eskubideak oro.

Oibarren, 2004ko irailaren 24an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0416102