136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

O I B A R

E D I K T U A

2003ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 28koan, argitara eman zen Herrilarreak arautzen dituen ordenantzako eranskinaren hasierako onespena, non zehazten baita herrilarreek sortzen dituzten eskubideak berriz ere Udalari doan itzuliko zaizkiola adjudikazioa bukatzean.

Udalak hasiera batez onetsi zuen aipatu eranskina 2003ko apirilaren 30eko bilkura berezian, eta 2004ko irailaren 24ko osoko bilkura arruntean, berriz, behin betikoz. Hona testuak:

Herrilarreak arautzen dituen ordenantzako eranskina, larreek eta bazkalekuen aprobetxamenduak sortzen dituen eskubideak berriz ere Udalari doan itzultzeko, adjudikazioa bukatzean.

Artikulu bakarra._Mendiko eta hariztiko larreetako eta ardien bazkalekuetako aprobetxamenduak orain nahiz etorkizunean sortzen dituen eskubideak oro Oibarko Udalari doan itzuliko zaizkio, adjudikazioa bukatzean.

Oibarko larreen edo bazkalekuen adjudikazio-hartzaileak borondatez onartzen du Oibarko Udalari doan itzuliko dizkiola, adjudikazioa bukatzean, mendiko eta hariztiko larreetako eta ardien bazkalekuetako aprobetxamenduak orain nahiz etorkizunean sortzen dituen eskubideak oro.

Oibarren, 2004ko irailaren 24an._Alkatea, Manuel Martínez Aldunate.

Iragarkiaren kodea: L0416101