136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BETELU

Ordenantza fiskalen hasierako onespena

Udalak, 2004ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, ondotik aipatzen diren ordenantza fiskalak hasiera batez onestea erabaki zuen:

1. Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskala.

2. Agiriak luzatu eta bideratzeagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

3. Beteluko herriko bideak eta mendiko pistak erabiltzeagatiko eskubideak eta tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek hura aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Erregelamenduzko epean erreklamaziorik aurkeztu ezean behin betikoz onetsitzat joko dira.

Ordenantzek indarra hartuko dute 2005eko urtarrilaren 1etik aintzina.

Betelun, 2004ko irailaren 30ean._Alkatea, Miguel Javier Recalde Goldaraz.

Iragarkiaren kodea: L0415561