136. ALDIZKARIA - 2004ko azaroaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2468/2004 EBAZPENA, urriaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 22 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abuztuaren 23ko 1898/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 22 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2004ko irailaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 112. zenbakian.

2004ko 120. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urriaren 6an, behar zen akats zuzenketa egin zen.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduko 36. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Bidezko da, halaber, Langileen Batzordeak epaimahaia osatzeko proposaturiko kideak izendatzea.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko liburutegiko arduradun izateko 22 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Zerrenda eranskinean dago.

2. Langile Batzordeak epaimahaian izateko proposatu dituen ordezkariak izendatzea: Fernando Erburu Elizondo, mahaikide titularra, eta Juan José Ayesa López, ordezkoa.

3. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko urriaren 25ean._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak:

ARAGONES ESTELLA, MARIA ESPERANZA

ARANA PALACIOS, JESUS

ARISTORENA ADRIAN, MARIA ELENA

ESPARZA NAVARRO, ISABEL

FERNANDEZ DE MANZANOS MANERO, JUANA M.

IBAÑEZ AGUIRRE, AMAYA

OLASO VAL, ANA ISABEL

OYARZUN MARTINEZ, VIRGINIA

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F0416520