12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

L E D E A

Arau Subsidiarioetako aldaketa hasiera batean onetsirik

Ledeako Udalak, 2003ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Ledeako Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, Udalak sustatua eta bertako arkitekto Jesús Aramendía Pardo jaunak prestatua. Aldaketarekin katastroko 1. poligonoko 339 eta 340. lurzatiak hiri lurzati gisa sailkatuko dira, jarduketa unitate berri bat sortzeko eta, hartara, epe laburrean etxebizitzak eraikitzeko aukera egon dadin.

2. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bai eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkia paratzea ere, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

3. Erabaki hau eta aldaketaren agiriak igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluari jarraituz, Legearen arabera Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumenekoak diren gaien inguruan txostena egin dezan, eta, orobat, Zangozako Eskualdeko Zerbitzuen Mankomunitatera ere igortzea, aipatu legearen 70.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, txostena egin dezan aldaketak ukitzen dituen udal zerbitzu mankomunatuen inguruan.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0301041