12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARGUEDAS

2004ko ekitaldirako zerga-tasak finkaturik

Udal honek, 2003ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, erabaki hauek hartu zituen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. Hirilurreko ondasunen kontribuzioa ordainarazteko, katastroko balio garbiaren % 0,3815eko tasa ezartzea.

2. Landalurreko ondasunen kontribuzioa ordainarazteko, katastroko balio garbiaren % 0,6941eko tasa ezartzea.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga ordainarazteko, % 40ko udal errekargua ezartzea.

4. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordainarazteko, eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren kostu erreal eta benetakoaren % 4,56ko tasa ezartzea.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko, % 2,690eko gaurkotze koefizientea eta % 10eko zerga-tasa ezartzea.

Argitara ematen da orok jakin dezan. Erabaki horien aurka legez bidezkoak diren errekurtsoak aurkez daitezke.

Arguedasen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0301621