12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARGUEDAS

Aurrekontuko aldaketak

Udalak 2003ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ziren. Aldaketek, guztira, 21.632,71 euro egiten dute bai kreditu bereziaren sorkuntzetan, bai kreditu gehikuntzetan.

Espedientea udal idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta, nahi izanez gero, erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsitzat joko dira, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Arguedasen, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bian. Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0301622