12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BERRIOZAR

Hirilurraren balorazio txostenaren berrikuspena behin betikoz onetsirik

Batzorde Mistoan Udalak dituen kideek Berriozarko hirilurreko balorazio ponentziaren berrikuspenaren aldeko txostena eman ondotik, 2003ko azaroaren 20an, proiektua jendaurrean egon da egun hartatik 2003ko abenduaren 11 arte, inoren erreklamaziorik jaso gabe. 2003ko abenduaren 29an, Nafarroako Gobernuak Batzorde Mistoan duen ordezkaritzak oniritzia eman dio igorritako proiektuari eta, beraz, data hartan onetsirik gelditu da Berriozarko hirilurreko balorazio ponentzia, Hirilurraren gaineko Kontribuzioaren Erregelamenduaren 77.1 artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, bi mila eta hiruko abenduaren hogeita bederatzian. Alkatea, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0301392