12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

L E D E A

2004ko zerga-tasak onetsita

Ledeako Udalak, 2003ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, 2004rako zerga-tasa hauek finkatu ditu:

_Hirilurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,3265.

_Landalurraren gaineko kontribuzioa: ehuneko 0,5621.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: ehuneko 3, eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren gainean, hau da, obra gauzatzeko prezioaren gainean.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: ehuneko 1,40, Udalaren gutxieneko kuoten gainean.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

1. Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, ondoko portzentajea aplikatuko da sortzapena gertatu zenean lurrak zuen balioaren gainean: urtebetetik bostera bitarteko tartea: ehuneko 2,5. Hamar urtera bitarteko tartea: ehuneko 2,5. Hamabost urtera bitarteko tartea: ehuneko 2. Hogei urtera bitarteko tartea: ehuneko 2.

2. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren kuotak zehazteko, zerga-oinarriari karga-tasa bakarra aplikatuko zaio: ehuneko 8.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ledean, bi mila eta hiruko abenduaren batean. Alkatea, María Beatriz Lucía Olleta Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0301042