12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

VIANA

Ikuskizunak kontratatzeko lehiaketa

Vianako Udaleko alkateak urtarrilaren 9ko 7/2004 ebazpenaren bidez erabaki zuen musika ikuskizunak kontratatzea, 2004. urteko uztaileko eta iraileko festetarako, lehiaketa publikoa eginez honako oinarri hauei jarraikiz:

Kontratuaren xedea: musika ikuskizunak kontratatzea, 2004. urteko uztaileko eta iraileko festetarako.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa.

Lizitazioaren aurrekontua: 64.600 euro, BEZa barne.

Proposamenak aurkezteko tokia eta epea: Vianako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaletan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azken eguneko eguerdiko ordu biak arte.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguko 8. artikuluan adierazten direnak.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan aipatzen direnak.

Proposamenak postaz igortzen baditu lizitatzaileak, zer egun eta ordutan egin zuen egiaztatu beharko du, eta kontratazio organoari hori bera jakinarazi, faxez edo telegramaz, betiere aurkezteko epea bukatzen den egun eta orduen barnean. Baldintza horiek bete ezean ez da iragarki honetan aipatzen den epetik kanpo iristen den proposamenik onartuko.

Dokumentazio teknikoa non eta noiz ireki: Vianako Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Vianako Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun balioduneko 13:00etan. Ekitaldi irekia izanen da. Egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean irekiko dira.

Baldintza administratiboen plegua interesatuen eskura dago, Udaleko idazkaritzan.

Vianan, bi mila eta lauko urtarrilaren bederatzian. Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0400379