12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ORKOIEN

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean xedatutakoa aplikatuz, Orkoiengo Udalak, 2003ko abenduaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen ondoko ezaugarriak dituen lehiaketa publikorako deia egitea:

Kontratuaren xedea: Euskarazko udako kanpamentua kontratatzeko lehiaketa irekia, Nafarroako beste 20 toki entitaterekin batera deitutako lehiaketa baita. Gehienez ere 14 txanda eta 45-50 haur txanda bakoitzeko.

Esleitzeko modua: prozedura irekia.

Kontratazio aurrekontua: 142.500 euro.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago, Orkoiengo Udaletxean.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: Orkoiengo Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko hirugarren egun baliodunean, goizeko hamabietan.

Orkoienen, bi mila eta hiruko abenduaren hamabian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0400532