12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

V I L L A F R A N C A

Oihan aprobetxamenduak enkantean

Udal honek, behar den baimena hartu baitzuen Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuaren 2003-12-10eko 2443 Ebazpenaren bidez, onetsi zuen, 2003-12-29an egindako bilkura arruntean, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saltzea bi makal lote, "Isla" eta "Soto Nuevo" izeneko herri-ibarbasoetan daudenak, Udalak Villafrancako (Nafarroa) mugapean dituenak; hemen jarraian ematen dira loteei buruzko zehaztapenak, eta iragarkiaren bukaeran heldu da parte hartzeko erabili behar den eredua:

_1. lotea. "Isla" ibarbasoa. Zuhaitz mota: "makala". Mozketa mota: "bukaeran matarrasa". Zuhaitz kopurua: 1.844. Zur bolumena: 1.412,91 m/3. Guztirako balorazioa, eurotan: 82.881,65; bestela emanda, 13.790.346 pezeta.

_2. lotea. "Soto Nuevo" ibarbasoa. Zuhaitz mota: "makala". Mozketa mota: "bukaeran matarrasa". Zuhaitz kopurua: 948. Zur bolumena: 1.070,59 m/. Guztirako balorazioa, eurotan: 64.410,85; bestela emanda, 10.717.064 pezeta.

Aurkezten den eskaintza ezin izanen da sekula izan lote bakoitzarentzat jarri den hasierako prezioa baino txikiagoa, beraz, bazterturik geldituko dira ezarritako hasierako prezioa baino gutxiago eskainiz aurkezten diren proposamen guztiak.

Proposamenekin batera aurkeztu beharko dira eskuratu nahi den lotearen edo loteen hasierako prezioaren ehuneko lau udal diruzaintzan sartu izanaren frogagiria, eta lizitatzailearen enpresa sailkapenaren agiria, notario edo administrazio bidez kautotua.

Hori dena aurkezteko epea amaituko da iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta "hamabosgarren egun balioduneko" eguerdiko hamabietan. Proposamenak Villafrancako Udalaren bilkura aretoan jendaurrean irekiko dira, epearen bukaerako egun berean, arratsaldeko ordu batean.

Baldintza ekonomiko-administratiboak eta teknikoak ikusgai egonen dira udal idazkaritzan, eta ekitaldiaren hasieran irakurriko dira.

Villafrancan, bi mila eta lauko urtarrilaren zortzian. Alkatea, José Miguel Sola Lafraya.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-deiturak: ......................... adinez nagusi, bizilekua (herria, kalea): ...................................... NAN zenbakia: ........... nire izenean edo honako entitate honen ordezkari: ................. (IFZ: ........), ........... eguneko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen oihan enkantea dela eta, .... loteari buruz, baldintza tekniko eta administratiboetan zehazten baita, ....... m/3 zur egiten duten ....... zuhaitzez osaturik, makal espeziekoak denak, "......." parajean daudenak, ................... (hitzez eta zenbakiz) ................. euro eskaintzen ditut, espresuki men egin eta onartuz Nafarroako Gobernuak ezarritako baldintza teknikoen pleguak eta Udalak ezarritako ekonomiko administratiboak, ezagutzen baititut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0400438