12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2061/2003 EBAZPENA, abenduaren 4koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Hezkuntza Departamentuan D mailako zaindari lanetan ari diren langileen barne mugikortasunerako deialdia onesten duena.

Otsailaren 17ko 33/2003 Foru Dekretuaz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan eskaintza publikoa onetsi zen, 2003rako. 2. artikuluak xedatzen du barneko merezimendu-lehiaketa egin beharko dela lan-eskaintza publikoa osatzen duten lanpostuak betetzeko eta, gainera, sartzeko hautapen-probak egiteko deialdia egin baino lehen egin beharko dela.

Bestetik, abenduaren 29ko 388/1997 Foru Dekretuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentu eta erakunde autonomoetako langileen mugikortasunerako prozedura ezarri zuen. 3. artikuluko 1. idatz-zatian xedatzen da lekualdatze lehiaketen gainean ebatzi baino lehen Departamentu bakoitzak barne mugikortasuneko prozesu bat eginen duela. Horretan Departamentuko langileei lekualdatze lehiaketako lanpostu hutsak eskaini behar dizkie, haietan jarduteko betebeharrak betetzen badituzte.

Hezkuntza kontseilariak abuztuaren 22ko 382/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

Hezkuntza Departamentuari atxikitako D mailako zaindari lanetan ari diren langileen barne mugikortasuneko prozesurako deialdia onestea, ondoko oinarriei jarraikiz.

O I N A R R I A K

Lehena._Deialdi honen xedea da, Hezkuntza Departamentuko barneko mugikortasun prozesu baten bitartez, D mailako zaindarien lanpostu hutsak betetzea; departamentuan bertan izanen dute destinoa, eta deialdi honen laugarren oinarrian ematen da haien zerrenda.

Lanpostu horiez gain, lanpostu berri bat eskuratzen duten lehiatzaileek hutsik uzten dituzten lanpostuak ere beteko dira, departamentuaren antolamendu eta zerbitzu premien arabera.

Bigarrena._Parte-hartzaileak.

1. Hezkuntza Departamentuaren menpeko enplegatuek, funtzionarioek edo lan kontratadun finkoek parte hartzen ahalko dute barne mugikortasunean, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:

1. Jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian aritzea.

2. D mailako zaindari izateko izendatuak izatea.

3. Behin-behinekoz ez egotea atxikirik zaindari lanpostu baterako.

4. Lanpostu hutsetakoren baterako edo hutsik geratzen direnetakoren baterako euskaraz jakitea nahitaezkoa bada, interesatuek lanpostu bakoitzerako seigarren oinarrian eskatzen den hizkuntza-maila zenbateraino menperatzen duten frogatu beharko dute, edo bestela eskatzen den hizkuntza maila baduela frogatzen duten proba berariazkoak gainditu beharko ditu lehiatzaileak.

2. Lanaldi partzialean diharduten lan-kontratudun finkoek ez dute aukerarik barne mugikortasuneko prozesuan lanaldi osoko lanpostuak eskuratzeko.

Hirugarrena._Eskabideak.

1. Modua eta agiriak.

Deialdi honetan parte hartzen dutenek eskabidea bete beharko dute, eskura izango baitute Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. (Santo Domingo kalea, z.g., Iruña).

Euskaraz jakitea nahitaezkoa den lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, lehiatzaileek parte hartzeko eskabidearekin batera deialdi honetako seigarren oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute edo bestela bertan adierazi, laukitxo egokian, nahikotasun probak egin nahi dituztela.

2. Eskabide orria nori bidali behar zaion eta non aurkeztu.

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari bidaliko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan aipatu bulegoetako edozeinetan.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

3. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izango da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena._Betetzekoak diren lanpostuak.

Deialdi honetako lehen oinarrian xedatutakoaren arabera, honako lanpostu hauek eskaintzen dira:

Z A I N D A R I A K

EUSKARAZ

LANPOSTUA NAHITAEZ D E S T I N O A LANALDIA

JAKIN BEHARRA

35758 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (IRUÑERRIA) OSOA

35759 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (IRUÑERRIA) OSOA

35760 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (IRUÑERRIA) OSOA

35761 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (IRUÑERRIA) OSOA

35762 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (IRUÑERRIA) OSOA

35763 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (IRUÑERRIA) OSOA

35764 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (TAFALLERRIA) OSOA

35765 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (TAFALLERRIA) OSOA

35766 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (NAFARROA) OSOA

35767 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (ESTELLERRIA) OSOA

35768 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (TUTERERRIA) OSOA

35769 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (NAFARROA) OSOA

35770 EZ HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (TUTERERRIA) OSOA

35771 JAKITE MAILA: 1 HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (ELIZONDO) OSOA

36869 EZ "TORRE DE MONREAL" H.B.I.P, TUTERA OSOA

35661 JAKITE MAILA: 1 HEZKUNTZA BEREZIKO UNITATE TEKNIKOA (ELIZONDO) OSOA

Bosgarrena._Lehiatzaileen lehentasun-hurrenkera.

Lehiatzaileen lehentasun hurrenkera finkatzeko kontuan hartuko den irizpidea hau da: barne mugikortasuneko abiapuntuko lanpostuan etenik gabe behin betikotasunez emandako denbora, baldin eta bertara lanpostuak betetzeko prozeduraren batean borondatez parte hartuz sartu baldin bada langilea.

Berdinketarik gertatuz gero, onartutako antzinatasun handiena duen lehiatzailearen alde joko da. Hala ere berdinketa hausten ez bada, eskatzaile zaharrenak izanen du lehentasuna.

Lehiatzaile bakoitzaren antzinatasuna finkatzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz emango ditu prozesuan parte hartzen duten lehiatzaileen zerbitzu orriak.

Euskaraz jakitea nahitaezkoa den lanpostuak eskuratu nahi dituzten parte-hartzaileek deialdiko seigarren oinarrian ezarritakoaren arabera frogatu beharko dute ezagupen hori.

Seigarrena._Euskaraz jakitea nahitaezkoa den lanpostuak.

1. Deialdiko laugarren oinarrian zerrendan ematen dira euskaraz jakitea nahitaezkoa den lanpostuak.

2. Euskaraz jakitea nahitaezkoa den zaindarien lanpostuetan, euskararen 1. maila menperatu behar da. Maila hori Hizkuntz Eskola Ofizialeko lau maila edo Nafarroako Gobernuak antolaturiko ikastaroetako bederatzi "urrats" gainditu direla frogatzen duen agiriaren bidez froga daiteke, edo bestela lehiatzaileak eskatzen den hizkuntza maila baduela frogatzen duten azterketak gaindituz.

3. Hizkuntz jakitearen azterketak Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak egingo ditu. Haiek egingo diren lekua eta data barne mugikortasuneko prozesu bakoitzean parte hartzen duten lehiatzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzean adieraziko dira.

Zazpigarrena._Lehiatzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak Informazio eta Argibide eta Agiri Bulegoan argitara emanen ditu barne mugikortasuneko prozesuan parte hartzen duten lehiatzaile onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak.

Zerrenda horietan azalduko da lehiatzaile bakoitzari abiapuntutzat duen lanpostuan etenik gabe egondako denborarengatik dagokion puntuazioa eta onartutako antzinatasuna.

Zerrenda horien kontra, interesatuek erreklamazioak egin ditzakete argitaratzen direnetik hasita bost eguneko epean.

Zortzigarrena._Lehiatzaile onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak eta lanpostuen adjudikazioa.

1. Euskaraz jakiteari buruzko azterketen emaitzak adierazi eta, halakorik bada, aurreko oinarrian aipatutako erreklamazioak ebatzi eta gero, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak lehiatzaile onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onesteko ebazpena emango du, eta Argibide eta Agiri Bulegoan argitaratuko da.

Zerrenda horietan deialdi honetako bosgarren oinarrian ezarritako irizpideen araberako hurrenkeran emango dira.

2. Ebazpenean lanpostuak lehiatzaileen lehentasun-hurrenkeraren arabera esleitzeko egintza publikoa zein egun, ordu eta lekutan izango den adieraziko da.

Bederatzigarrena._Jabetza hartzea.

Egintza publikoan destino berriak eskuratzen dituzten langileek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak finkatzen duen datan hartuko dute jabetza, eta data hori garaiz jakinaraziko da.

Lanpostuen jabetza hartzeak bukaera emango die betetzekoak diren lanpostuetarako data horretan indarrean diren kontratuak eta zerbitzu-eginkizunak.

Hamargarrena._Helegiteak.

Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko abenduaren lauan._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

Iragarkiaren kodea: F0301404