12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

ALLO

2004ko plantilla organikoa hasiera batean onetsirik

Alloko Udalak, 2003ko abenduaren 4ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2004ko plantila organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da udal idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta, hala bada, egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Allon, bi mila eta hiruko abenduaren bortzean. Alkate udalburua, Andrés Lizasoain Iñigo.

Iragarkiaren kodea: L0301066