12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, ingeniari tekniko izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

1. oinarria._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da industriako eta/edo herri lanetako ingeniari tekniko bat oposizio-lehiaketa bidez hartzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen zerbitzuan aritzeko.

1.2. Urtebeteko lan-kontratua izanen du eta luzatu ahal izanen zaio, gehienez ere hiru urtez.

Kontratatuak hiru hilabeteko probaldia izanen du. Hura iraganik eta organo eskudunaren iritziz eman zaizkion egitekoak betetzeko gai ez bada, kontratua deuseztatutzat joko da.

1.3. Lanpostuak B mailari dagozkion ordainsariak izanen ditu, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginean eta Lansarien Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, eta Mairagako Mankomunitateko organo eskudunek zehazten dituzten osagarriak. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatu ahalko dute administrazio organo eskudunek.

1.5. Deialdi honen ondorioz izendatzen dena bere mailari eta kategoriari eta deialdian eskatutako titulazioari dagozkion eginkizun eta lanetan arituko da. Bereziki, bere espezialitateko gaiei buruzko txosten eta proiektuak eginen ditu.

1.6. Lanpostua bete gabe utz dezake epaimahaiak, izangaietatik bakar batek ere lanpostuan aritzeko behar bezalako jakintza mailarik, gaitasunik edo prestakuntzarik ez duela iritziz gero.

2. oinarria._Izangaien baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan parte hartu ahal izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Adinez nagusi izatea.

b) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

c) Industri ingeniari teknikoaren edo Herri Lanetako ingeniari teknikoaren titulua edukitzea.

d) Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez egotea.

f) Gidatzeko baimena edukitzea, gutxienez B motakoa.

2.2. Lanpostua eskuratzen duen izangaiak betebehar horiek frogatu beharko ditu deialdi honen 9. oinarrian aurreikusitako epe eta moduan, hirugarren oinarrian xedatutakoa izan ezik. Hori guztia bete beharko da eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hautabide osoan kontratua eta egiten den eguna arte bete ere.

3. oinarria._Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Moncayoko Ur Mankomunitateko erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Aipatu eskabideak deialdian argitaratutako I. ereduari lotuko zaizkio, eta horiekin batean agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta identitatea frogatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Eskatzen den tituluaren fotokopia edo hura lortzeko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena (jatorrizkoarekin batera aurkeztuko da, konpultsatzeko).

c) Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak.

d) Izangaiaren gidabaimenaren fotokopia konpultsatua. Gutxienez ere B motako gidabaimena izan behar da.

3.2. Minusbaliatuek ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.

4. oinarria._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioak ebatzi ondoren, Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan zehaztuko da probak zer tokitan eginen diren eta zer egun eta ordutan hasiko diren.

5. oinarria._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Moncayoko Ur Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Moncayoko Ur Mankomunitateko buruordea.

1. mahaikidea: industriako edo herri lanetako ingeniari tekniko bat, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak izendatzen duena.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

2. mahaikidea: industriako edo herri lanetako ingeniari tekniko bat, Erriberan lan egiten duena.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

3. mahaikidea: industriako edo herri lanetako ingeniari tekniko bat, Nafarroako Herri Lanetako Ingeniarien Elkargo Ofizialak izendatzen duena.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Idazkaria: Moncayoko Ur Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: Ablitasko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta eraketa eta jarduketa baliozkoak izateko haien kideen gehiengo osoak agertu beharko du, guttienez.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdi honetako oinarrien interpretazioari eta aplikazioari buruz sor daitezkeen gorabeherak oro.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake, proba batzuetan nahiz guztietan laguntzeko. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetara mugatuko dira, eta esparru horretan baino ez diete lagunduko epaimahaikoei.

6. oinarria._Oposizio-lehiaketa nola eginen den.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi urratsetan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan adierazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratzean adieraziko da non, zer ordutan eta zein egunetan hasiko den oposizio-lehiaketa. Horren ondotik, epaimahaiak behar denean eta Erregelamenduari jarraikiz emanen ditu aditzera gainerako probetarako iragarkiak.

6.3. Oposizio-lehiaketan guztira 125 puntu lor daitezke gehienez ere, horietatik 25 puntu lehiaketaldian eta 100 puntu oposizioaldian.

7. oinarria._Lehiaketaldia.

7.1. Lehiaketaldia ez da baztergarria izanen, eta gehienez ere 25 puntu izanen ditu, baremo honen arabera:

A) Lan esperientzia (15 puntu gehienez:.

A.1) Industriako edo herri lanetako ingeniari tekniko gisa, titulazio hori behar duten eginkizunetan, Nafarroako toki entitateentzat eginiko zerbitzuak: 3 puntu urteko.

A.2) Industriako edo herri lanetako ingeniari tekniko gisa, titulazio hori behar duten eginkizunetan, beste Administrazio Publiko batzuentzat edota enpresa publiko nahiz pribatuentzat eginiko zerbitzuak: puntu bat urte bakoitzeko, eta gehienez ere 6 puntu.

B) Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 10 puntu):

B.1) Goi mailako titulazioa izatea: 5 puntu.

B.2) Maila ertaineko titulazioa izatea, goi mailakorik izan gabe, edo Zuzenbideko, Ekonomia Zientzietako nahiz Lan Harremanetako lizentziaturaren lehen hiru kurtsoak gaindituak izatea.

B.3) Hobekuntza ikastaro, mintegi eta abarrekoak, gutxienez 14 ordukoak, lanpostuarekin zerikusia duten gaiei buruzkoak: 0,5 puntu ikastaroko.

B.4) Autocad eta ofimatika ikastaroak, gutxienez 30 ordukoak: 0,5 puntu ikastaroko.

Ikastaroak B.3 eta B.4 ataletakoak badira, ikastegi ofizialetan edo onartutako ikastegietan eginak izan behar dute.

7.2. Lehiaketaldia amaitzen denean, Moncayoko Ur Mankomunitatearen iragarki oholean jarriko da izangaietako bakoitzak lortutako puntuazioa.

8. oinarria._Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian 100 puntu lortu ahal izanen dira gehienez eta ariketa hauek eginen dira:

Lehen ariketa: proba teorikoa. II. eranskineko gaien gainean 25 galdera labur erantzun beharko dira idatziz. Gehienez ere lau ordu iraunen du. Proba hau ez da baztergarria izanen. Gehienez 25 puntu lortu ahal izanen dira.

Bigarren ariketa: lanpostuko kasu praktiko bat edo gehiago argitzea, idatziz, bost ordutan gehienez, II. eranskineko gaiei buruz edota Ur Mankomunitateak egin beharreko obra proiektu bat antolatu, koordinatu, kudeatu eta burutzeko moduari buruz. Ariketa honen puntuazioa, gehienez ere, 70 puntukoa izanen da eta 35 puntu beharko dira gainditzeko.

Hirugarren ariketa: proba psikoteknikoak, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko lantaldeak prestatuak. Ez dira baztergarriak izanen eta haietan eginkizunetarako gaitasuna baloratuko da. Ariketa honetan gehienez ere 5 puntu lortu ahalko dira.

8.2. Oposizioaldiko ariketa bakoitza amaitutakoan, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Moncayoko Ur Mankomunitatearen iragarki oholean, ariketa gainditu duten izangaien zerrenda eta atera duten kalifikazioa, baita hurrengo ariketa noiz non eginen den, gutienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago.

Probak egiteko deialdi bakarra izanen da, eta hartara izangaiek Nortasun Agiri Nazionala daramatela agertu beharko dute. Agertzen ez diren izangaiak bazterturik geldituko dira.

9. oinarria._Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa amaituta, epaimahaiak probak gainditu dituztenen zerrenda eginen du, puntuazio handienetik txikienerako ordenan antolatua, izangai bakoitzak lehiaketaldian eta oposizioaldian ateratako puntuazioak batuta. Zerrenda Moncayoko Ur Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko da.

9.2. Epaimahaiak puntuazio handiena lortu duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen dio Moncayoko Ur Mankomunitateko buruari. Proposamen hori loteslea izanen da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta 30 egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mankomunitateko erregistro orokorrean:

1._Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez dela izan adierazten duena.

2._Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunetan aritzeko galarazten dion eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik ez duela erakusten duena. Ezintasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, delako ezintasuna badutela eta deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu behar dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek luzatua.

3._Zin egin edo hitz ematea Nafarroako Foru Araubidea errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion beharkizunak zuzen beteko dituela.

9.4. Aipatu epearen barnean, eta aski arrazoituriko ezinbertzeko kasuak izan ezik, izendatutako izangaiak aipatu agiriak aurkezten ez baditu ezin izanen da izendatu eta, beraz, haren egintza guztiak deuseztaturik geldituko dira, betiere deialdian parte hartzeko bere eskabidearen faltsukeriagatik legokiokeen erantzun beharra galarazi gabe.

9.5. Aitzineko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, mankomunitateburuak 9.1 oinarrian adierazitako zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin beteko du lanpostua, eta horrekin ere aitzineko ataletan adierazi bezala jokatuko da.

10. oinarria._Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Hautapen prozesua akiturik, eta izangaiak aitzineko 9.3 oinarrian aipatutako agiriak ekarririk, mankomunitateburuak bera izendatuko du ingeniari teknikoaren karguan aritzeko.

Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

10.2. Izendatutako izangaiak izendapenaren jakinarazpena jaso eta hilabeteko epearen barnean hartu beharko du lanpostuaren jabetza. Ezinbesteko kasuetan salbu, epe horretan lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, 9.4 eta 9.5 oinarrietan ezarritakoari jarraituko zaio.

11. oinarria._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen den edo errekurritutako aplikazio egintza jakinarazten den egunaren biharamunetik aitzina, erabakia hartu duen organoari errekurritzeko asmoa aurretiaz jakinarazita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen den edo errekurritutako aplikazio egintza jakinarazten den egunaren biharamunetik aitzina.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, erabaki honen edo aplikazio egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen den edo errekurritutako aplikazio egintza jakinarazten den egunaren biharamunetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta hiruko azaroaren hamabostean. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ..................... Adin nagusikoa, ......... zenbakiko N.A.N.aren (edo baliokidea den nortasun agiriaren) jabea, ..........(e)n (............) ......(e)ko ............aren ....(e)an jaioa, .........(e)ko nazionalitatea duena, helbidea ...........(e)ko (........) ......... kalean, ........... posta kodea, eta ....... telefonoa duena.

Honako hau azaltzen dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Moncayoko Ur Mankomunitateko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat, lan araubidean eta behin-behinean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiaren 2. oinarrian eskatzen den titulazioaren jabe naizela frogatzeko agiria erantsi dudala. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

f Badudala minusbaliotasuna, eta horregatik egokitzapena eskatu nahi dudala. (Minusbaliotasunaren nondik-norakoak eta behar diren egokitzapenak aparteko orrian azalduko dira).

Horrenbestez,

Eskabide hau onartu eta, beraz, Moncayoko Ur Mankomunitateko ingeniari tekniko izateko lanpostu bat, lan araubidean eta behin-behinean, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Administrazioarekin kontratatzeko beharkizunak: gaitasuna eta kaudimena, sailkapena eta bermeak. Pleguak. Interesatuen proposamenak eta dokumentazioa. Publizitatea. Esleitzeko prozedurak.

2._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Esleipen bideak: enkantea eta lehiaketa. Kontratuak betetzea, aldatzea eta etetea.

3._Kontratazio administratiboa Nafarroan. Prezioen berrikustea. Kontratuen iraungitzea: betetzea, suntsiaraztea eta baliogabetasuna. Lagatzea eta azpikontratatzea.

4._Nafarroako toki erakundeen ondasunak: kontzeptua, sailkapena eta araubide juridikoa. Kalifikazio juridikoa. Aldatzea. Atxikitzea. Eskuratzea. Defendatzea, zaintzea eta berreskuratzea. Erabilera eta aprobetxamendua. Besterentzea eta karga ezartzea.

5._Administrazio egintza: kontzeptua, elementuak, motak eta beharkizunak. Administrazio ebazpen eta egintzen jakinarazpena. Administrazio egintzaren deuseztasuna eta deusezgarritasuna. Administrazioaren isiltasuna.

6._Administrazio prozedura eta hura arautzen duen legea. Aplikazio esparrua eta printzipio orokorrak. Interesatuak. Administrazio prozedurei buruzko xedapen orokorrak: abiaraztea, antolamendua, instrukzioa, amaiera eta betearazpena.

7._Administrazio bideko errekurtsoak: kontzeptua eta motak. Errekurtsoa paratzeko zilegitasuna. Errekurtsogai izan daitekeena. Inpugnatzeko arrazoiak egintza administratiboetan. Aipamen berezia gora jotzeko errekurtsoari buruz, Nafarroako Auzitegi Administratiboaren aurrean.

8._Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Toki entitateen motak. Antolaketa eta funtzionamendua, eskumenak. Toki korporazioetako kideak.

9._Funtzio publikoa: funtzionarioekiko harreman juridikoen izaera eta edukia. Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Hautapena. Funtzionario izaeraren eskuraketa eta galera. Egoera administratiboak. Eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak.

10._Moncayoko Ur Mankomunitatea. Antolaketa. Mankomunitateko entitateak. Ur horniduraren beharra.

11._Kontsumo beharrak eta hornidura iturriak. Dotazioak, galerak, puntako kontsumoak, eskaria sortzen duen biztanleriaren bilakaera, Nafarroako Gobernuaren arauak; ura ekartzeko sistemak: zangak, drainadurak, akuiferoak, presa txikiak, iturburuak, urtegiak, putzuak; entseiuak, parametroak eta ponpatze probak putzuetan.

12._Ponpatzeak. Ponpatze instalazioak dimentsionatzea: eraikuntza irizpideak, irizpide ekonomikoak; ponpa motak; ponpak hautatzea; motor motak; abiadura aldakorreko multzoak dituzten ponpaketa estazioak; ponpaketen automatizazioa; Ariete kolpea; metagailu hidroneumatikoak; dimentsionatzea; ponpaketa instalazioak ustiatzeko kostuak; eraikitzeko kostuak.

13._Biltontziak. Biltontziak kokatzea; biltontziak dimentsionatzea; eraikuntza irizpideak; biltontzi motak eta haien funtzioak; irizpide ekonomikoak; kostuak.

14._Ur hornidurarako sareak. Sareak diseinatzea: kalkulurako emariak (kontsumoa, suteak etab.); kalkulurako irizpide eta formula erabilienak. Sare adarkatuak eta maila motakoak: hodiak dimentsionatzea. Hodien gaineko kanpo kargak. Eusteko baldintzak. Karga faktoreak. Segurtasun koefizienteak. Kalkuluak eskuz eta ordenagailuz.

15._Ur hornidurarako sareak. Sarearen materialak eta osagaiak: hodiak. Materialak. Balbulak. Sute ahoak. Ureztaketa ahoak. Fluxuaren neurgailuak. Presio-beheratzaileak; beste osagai batzuk. Hustubideak, euskarriak, kutxetak. Normalizazioa. Sareen eraikuntza irizpideak: zerbitzu desberdinak urbanizazioan kokatzea. Interferentziak. Sakonerak eta distantziak. Arauak. Zerbitzu galeriak. Zerbitzuak mantentzea. Zanga motak. Hodien euskarriak. Betegarriak. Eraikuntza metodoak. Hartuneak. Kutxetak eta estalkiak. Obrako segurtasuna. Sareen onarpena: probak eta entseiuak. Amaierako agiriak. Bermea.

16._Saneamendu sareak. Isurketak: isuri motak. Estatuaren arauak eta Nafarroako Gobernuarenak. Isurien neurketa. Sareak diseinatu eta dimentsionatzea: sare motak. Ur beltzen emariaren estimazioa. Euri uren emariaren estimazioa. Birgertatze aldia. Hodiak dimentsionatzea. Kalkulatzeko metodoak. Maldak, abiadurak. Hodien gaineko kanpo kargak. Eusteko baldintzak. Erregistro putzuen kokapena. Sakonerak. Arauak.

17._Saneamendu sareak. Sarearen materialak eta osagaiak: hodiak. Materialak eta motak. Ur beltzen ponpaketak. Erregistro putzuak, estalkiak, pateak. Irtengunearekiko putzuak. Deskarga ganberak. Hustubideak, kutxetak. Hartuneak. Normalizazioa. Sareen eraikuntza irizpideak: zerbitzu desberdinak urbanizazioan kokatzea. Topografia. Sakonerak eta distantziak. Arauak. Zerbitzuak mantentzea. Zanga motak. Hodiak paratzea. Euskarriak. Betegarriak. Ezpondak. Obrako segurtasuna. Saneamendu obrak onartzea: probak eta entseiuak. Amaierako agiriak. Bermeak. kalitatearen parametroak. Legeak. Tratamendu motak. Dekantazioa, iragazketa, tratamendu kimikoak. Tratamendu estazioaren osagaiak. Tresnak. Kalitatearen kontrola. Ustiapen kostuak. Eraikuntza kostuak. Hondakin uren tratamendua: kalitatearen parametroak. Legeak. Tratamendu motak. Araztegi motak. Araztegien osagaiak. Isurien kalitatearen kontrola. Ustiapen kostuak. Eraikuntza kostuak.

19._Instalazio elektrikoak. Magnitude elektrikoak. Korronte alternoa. Korronte zuzena. Sistema trifasikoak. Unitateak. Oinarrizko formulak. Hari eta zirkuitu elektrikoen kalkulua eta dimentsionatzea. Tarifa elektrikoak. Konpainia elektrikoekiko kontratuak. Goi eta behe tentsioko arauak eta erregelamenduak. Goi tentsioko lineak. Osagaiak. Dimentsionatzea. Transformazio zentroak. Motak. Tresneria. Dimentsionatzea. Segurtasuna.

20._Instalazio elektrikoak. Behe tentsioko instalazioak: kable motak. Muntatzeko sistemak, lur-konexioak, energia erreaktiboaren konpentsazioa, behe tentsioko koadroak, potentziarako eta babeserako tresneria. Automatismo koadroak. Osagaiak. Ponpatze estazioetako eta araztegietako instalazio elektrikoak. Automatizazioa. Automata programagarriak. Ordenagailu bidezko kontrola. Tresnak. Osagaiak. Teleaginduak eta ur hornidurarako sistemak. Funtzioak eta osagaiak.

21._Ur eta saneamendu zerbitzu mankomunatuaren ustiapena. Ustiapen sistemak behar duen oinarrizko dokumentazioa; hornidura eta saneamendu proiektuak behar duen dokumentazioa. Lan metodoaren azterketa; mantenimendu prebentiboa, aurreikuspenezkoa eta zuzentzailea; lan gaztiguak, ustiapen zerbitzuaren antolaketa eta organigrama; lanpostuen hautapena eta balorazioa; teleaginduetarako sistemaren azalpena eta erabilera ur eta saneamendu sareen kudeaketan. Makina eta erreminten ekipamendua honelako zerbitzuetan.

22._Proiektuak. Proiektua egiteko faseak. Proiektua osatzen duten agiriak. Haien idazkuntza.

23._Segurtasunaren eta osasunaren koordinazioa. Aplikatu beharreko arauak. Koordinatzailearen betebeharrak, sustatzailearenak eta enpresa esleipen-hartzailearenak.

24._Abuztuaren 2ko 29/1985 Legea, urei buruzkoa. Haren oinarriak eta haren edukiaren azterketa. Hura garatzen duten erregelamenduak.

Iragarkiaren kodea: L0300862