12. ALDIZKARIA - 2004ko urtarrilaren 28a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Deialdia, Moncayoko Ur Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2003ko azaroaren 19an egindako bilkuran, Moncayoko Ur Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen, baldintza hauei jarraituz:

O I N A R R I A K

1._Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da administrari laguntzaile bat, oposizio-lehiaketa bidez eta lan-araubide finkoan, hartzea Moncayoko Ur Mankomunitatearen zerbitzuan aritzeko.

1.2. Izendapenak, ondorio guztietarako, Moncayoko Ur Mankomunitateko lan-kontratudun finko bihurtuko du izendatua.

1.3. Lanpostua D mailako ordainsariez eta Moncayoko Ur Mankomunitatearen plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriez horniturik dago.

1.4. Legezko xedapenek eta lan itunek Mankomunitateko langileendako ezarria duten opor, lizentzia eta baimenen araubidea izanen du.

1.5. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatu ahalko dute administrazio organo eskudunek. Halaber, lanaldiaren urteko lanordu kopurua udal funtzionarioendako ezarritakoa izanen da.

1.6. Probak gainditu ondotik, lanposturik gabe gelditzen diren izangaiei aldi baterako kontratua egiten ahalko zaie, puntuazio ordenari jarraituz, indarra duen araudian aurreikusitako kasuetan.

1.7. Bete beharreko eginkizunak bere mailari eta kategoriari egokituko zaizkio.

2._Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako edo Europako Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea, edo espainiarren eta Europar Batasuneko gainerako estatuetako herritarren ezkontideak izatea, zuzenbidez bereizirik ez badaude, beren ondorengoak eta beren ezkontidearenak, zuzenbidez bereizirik ez badaude, baldin eta 21 urtez beherakoak badira edo, adin horretatik gorakoak izaki, haien kargu bizi badira. Era berean, Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Itunen arabera langileen zirkulazio askea duten Estatuetako edozeinetakoa izatea, eta adinez nagusia.

b) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisiko nahiz psikikoa izatea.

c) Eskola Graduatuaren edo Lehen Graduko Lanbide Heziketaren titulua edo haien baliokidea edukitzea.

d) Eginkizun publikoak betetzeko ezgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.2. Lanpostua lortzen duen izangaiak deialdi honetako zortzigarren oinarrian ezarri epean eta moduan egiaztatu beharko ditu aurreko baldintzak, eta ulertuko da eskabideak aurkezteko azken egunerako betetzen dituela, oposizioaldiak iraun bitarte eta izendapena arte bete ere.

3._Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Moncayoko Ur Mankomunitateko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita hogeita hamar egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak arte. Egun hori baliogabea edo larunbata bada, hurrengo egun baliodunean bukatuko da epea.

3.2. Eskabidearekin batera ondoko agiriak aurkeztu beharko dira:

a) Eredu ofizialeko eskabidea, goitik behera beteta, deialdi honetako 1. eranskinaren arabera, eta NANaren fotokopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldian baliarazi nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen kopia kautotua edo fotokopia (konpultsatzeko jatorrizkoarekin batera ekarriko dena) aurkeztuko dira, baita ikastaroetan parte hartu izanaren ziurtagiriak eta baliarazi nahi dituen gainerakoak.

3.3. Eskabideak eta agiriak aurkezteko epea luzaezina da.

4._Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Moncayoko Ur Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Baztertutako izangaiek, zerrenda argitaratu eta hamar eguneko epearen barnean, erreklamazioak egin ahalko dituzte, eta, okerrik bada, zuzendu.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta erreklamazioei erantzun ondoren, mankomunitateburuak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko du. Ebazpen horretan zehaztuko da probak zer tokitan eginen diren eta zer egun eta ordutan hasiko diren.

5._Epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako hauek osatuko dute:

Mahaiburua: José María Vázquez jn., Moncayoko Ur Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Ramón Jiménez jn., Moncayoko Ur Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Mankomunitateko udaletako idazkari bat.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: institutuko irakasle bat.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikidea: Mankomunitateko langileen ordezkaria.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

Mahaikide idazkaria: Carlos Díez jn., Moncayoko Ur Mankomunitateko idazkaria.

Ordezkoa: titularrak izendatzen duena.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da, eta ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa bederen bertan ez bada.

5.3. Bertaratutako kideen gehiengoz hartuko dira erabakiak, eta berdinketa suertatzen bada, mahaiburuaren kalitatezko botoak erabakiko du.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituak hartzen ahal ditu, proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horietan bakarrik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6._Oposizio-lehiaketa nola eginen den.

6.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Araudiaren 16.J) artikuluan xedatutakoaren arabera, oposizio-lehiaketa hasiko da deialdia argitaratu eta gutxienez ere 2 hilabete igarotakoan. Lehiaketaldia eginen da lehenik, eta ondoren, berriz, oposizioa, oinarri hauetan zehaztu bezala.

6.2. Lehiaketa.

A) Esperientzia:

A.1) Edozein administrazio publikotan egindako urte bakoitzeko, administrari-ofizialaren nahiz laguntzailearen eginkizunetan edo parekatutako lanetan: 2 puntu urteko.

A.2) Edozein enpresa edota entitate pribatutan egindako urte bakoitzeko, administrari-ofizial nahiz laguntzailearen eginkizunetan: puntu 1 urteko.

Aurreko bi ataletan aurreikusi merezimenduak zenbatzeko, betiere lehiatzaileak lan egin duen enpresaren edo administrazio publikoaren ziurtagirien bidez egiaztatuko direnak, kontuan hartuko dira bai lan araubide finkoan edo aldi baterakoan, bai administrazio araubidean, dela bitarteko gisa dela jabetzapeko lanpostuan, egindako zerbitzuak, baina atal batean baino gehiagotan sailkaturiko zerbitzualdiak aldi berean egin badira, puntuaziorik handiena eskuratzeko balio duten zerbitzuak baino ez dira zenbatuko denbora tarte horretarako.

Sei hilabeteko zerbitzualdiak edo zatiki luzeagoak urtebeterako eman den puntuazioaren erdia emanez baloratuko dira.

Aurreko ataletako batura ez da 10 puntu baino handiagoa izanen.

B) Prestakuntza ikastaroak:

Honela baloratuko dira prestakuntza ikastaroak:

_Informatika ikastaroak: 0,50 puntu.

_Prestakuntza ikastaroengatik, bete beharreko lanpostuarekin ikustekorik badute eta gutxienez ere 8 ordukoak badira: 1 puntu.

Ikastaro guztien batura ez da 5 puntu baino handiagoa izanen.

6.3. Oposizioa.

A) Lehenbiziko ariketa. Bi proba hauek eginen dira:

a.1) Ortografia: epaimahaiak idatzi edo hautatutako testu baten ortografia zuzendu beharko da. Probak 15 minutu iraunen du gehienez.

Ortografia akats bakoitzeko 0,25 puntu eta azentuazio akats bakoitzeko 0,10 puntu kenduko dira.

a.2) Kalkulua: matematikako 5 problema, eskola graduatuaren mailakoak, argitu beharko dira ordu batean (oinarrizko erregelak: batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketa, interes bakuna eta konposatua, ehunekoak, zatikiak, pisu eta neurketa problemak, edukiera, azalera eta bolumen problemak, banaketak, proportzio zuzenekoak eta alderantzikoak, eta ekuazioak).

Problema bakoitzak 2 puntuko kalifikazioa izanen du. Debekaturik dago kalkulagailuak erabiltzea.

B) Bigarren ariketa honela eginen da:

b.1) Teorikoa: deialdi honen II. eranskineko programan agertzen diren gaien inguruko galdera labur edo test moduko galderei idatziz erantzutea, ordu bat eta erdian.

b.2) Praktikoa: bi dokumentu egin beharko dira (ofizioak, bandoak, iragarkiak, eskabideak, egiaztagiriak, etab.), eskuz idatzirik, toki administrazio bateko administrari laguntzaile lanpostuan egin behar izaten direnetakoak, gehienez ere ordu bat eta erdian.

C) Hirugarren ariketa: informatika.

Ordubeteko iraupena izanen du eta III. eranskinean dagoen programako gaiei buruzko galdera motz edo test modukoei idatziz erantzun beharko zaie, hogei galderari.

Epaimahaiak erabakiko du lehenengo eta bigarren ariketa egun berean eginen diren.

6.4. Oposizioko ariketen balorazioa.

Lehen ariketa:

a.1) Ortografia: 0tik 10 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutienez 5 puntu beharko dira.

a.2) Kalkulua: 0tik 10 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutienez 5 puntu beharko dira.

Bigarren ariketa:

b.1) Teorikoa: 0tik 20 puntu bitarte emanen dira, puntu bat erantzun zuzen bakoitzeko eta/edo zati bakoitzeko, halakorik izanez gero. Gainditzeko gutienez 10 puntu beharko dira.

b.2) Praktikoa: 0 eta 20 puntu bitarte emanen dira. Gainditzeko gutienez 10 puntu beharko dira.

Hirugarren ariketa:

Informatika: 0tik 20 puntu bitarte emanen dira, puntu bat erantzun zuzen bakoitzeko eta/edo zati bakoitzeko, halakorik izanez gero. Gainditzeko gutienez 10 puntu beharko dira.

Oposizioko ariketetako probak baztergarriak izanen dira, eta kanporaturik geldituko dira eskatutako gutxieneko puntuazioa lortzen ez dutenak.

Izangaiak ariketa bakoitzaren lehenengo proban gutxieneko puntuazioa ez badu eskuratzen, epaimahaiak ez ditu ariketa osatzen duten gainerako probak kontuan hartuko

6.5. Moncayoko Ur Mankomunitateko iragarki oholean emanen da argitara probak zein egun, ordu eta tokitan eginen diren, gutxienez ere berrogeita zortzi ordu lehenago, edo hogeita lau ordu lehenago hasitako proba baten jarraipena baldin bada.

6.6. Izangaiek NANa edo legez baliokidea den agiriren bat aldean dutela azaldu beharko dute, eta hala eskatzen bazaie, erakutsi egin beharko dute; bestela, kanporatu eta baztertuak izanen dira, salbu eta zuzenbidearekin bat datorren beste moduren batean nortasuna kreditatzen badute egintza horretan bertan.

Probetan oharretatik kopiatzeak zein beste edozein iruzur egiteak berehalako kanporatzea ekarriko du, jarduketa penalak deusetan galarazi gabe, hala behar bada.

7._Probak gainditu dituztenen zerrenda eta epaimahaiaren proposamena.

Seigarren oinarrian zehaztu diren lehiaketaldian eta oposizioaldian eskuratutako puntuazio guztiak batuta, epaimahaiak aprobatuen zerrenda bat eginen du, puntuazioarik handienetik txikienera antolatua, eta puntuaziorik handiena duen izangaiaren aldeko izendapen proposamena igorriko dio Moncayoko Ur Mankomunitateari, eta mankomunitateburuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du proposamen hori.

8._Agirien aurkezpena.

8.1. Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hogeita hamar egun naturaleko epearen barnean, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu Mankomunitateko erregistro orokorrean:

a) Eskatutako tituluen kopia kautotua edo fotokopia (Mankomunitateko bulegoetara eramanen den jatorrizkoarekin konpultsatu beharrekoa).

b) Eginkizun publikoetarako ezgaitua edo gabetua ez izatearen, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik berezia ez izanaren zinpeko aitorpena.

c) Osasun ziurtagiria, lanpostuan aritzea eragozten dion akats fisiko edo psikiko edo eritasunik ez duela frogatzen duena.

8.2. Aipatu epearen barnean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuak salbu, arestiko agiriak aurkezten ez dituena ezin izanen da izendatu, eta bere egintza guztiak deuseztatuak geldituko dira, eskabidean egindako faltsukeria dela medio etor dakiokeen erantzukizuna galarazi gabe.

8.3 Azken atalean azaldutakoa gertatzen bada, mankomunitateburuak aprobatuen zerrendan ondo-ondotik heldu den izangaiarekin betetzen ahalko du lanpostua.

9._Lanpostuaz jabetzea.

9.1. Mankomunitateburuak, ebazpen bidez, Moncayoko Ur Mankomunitateko administrari laguntzaile izendatuko du aurreko oinarrian ezarritakoa betetzen duen izangaia.

9.2. Izendapen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

9.3. Izangai izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita. Ezinbesteko kasuetan salbu, aipatu epean lanpostuaren jabetza hartzen ez badu, Moncayoko Ur Mankomunitateko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hori gertatuz gero, 8 atalean ezarritakoari jarraituko zaio.

9.4. Bi hilabeteko probaldia iragandakoan, izendatua langile finko bilakatuko da.

10._Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Moncayoko Ur Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoa paratzen zaion egintza edo erabakia jakinarazi eta hortik aitzina.

Argitara ematen da, Corellan, bi mila eta hiruko azaroaren hogeian. Mankomunitateburua, José María Vázquez.

1. ERANSKINA

Eskabide eredu ofiziala

Izena: .................., adina: ......., N.A.N. zk.: ......... Helbidea, jakinarazpenetarako, herria: ................ kalea: ................, zenbakia: ........, telefonoa: ..........

Zure aurrean agertu eta adierazten dut:

Onartua izatea eskatzen dudala Moncayoko Ur Mankomunitateko administrari laguntzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (.......... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, data: ............).

Karguan aritzea galarazten didan eritasun edo akats fisiko edo psikikorik ez dudala.

Indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik ez dudala.

Ez naizela diziplina espediente bidez inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizia izan eta ez nagoela desgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Deialdiko 2. oinarrian adierazten den titulazioa badudala.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guzti-guztiak betetzen ditudala.

Honako merezimendu hauek alegatu eta egiaztatzen ditudala:

Horrenbestez, lanpostu hori eskuratzeko hautaprobetan onartua izatea eskatzen dut.

Corellan, 2004ko ................aren ..............(e)an.

(Eskatzailearen sinadura)

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEKO BURUA.

II. ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia._Nafarroako Toki Administrazioa. Antolaketa eta administrazioa. Entitate motak. Eskumenak. Herritarren partaidetza.

2.gaia._Udala. Osaketa. Udalkideen hautapena. Osoko bilkura, alkatea eta Gobernu Batzordea. Bilkuren araubidea. Informazio batzordeak. Erregelamendu organikoa.

3. gaia._Administrazio agiriak. Ofizioa, eskabidea, egiaztagiria, akta, zirkularra, erabakien igorpena.

4. gaia._Administrazio egintza. Administrazio prozedura. Kontzeptua eta arautzea. Ideia orokorra haren hasieraz, antolamenduaz, instrukzioaz eta bukaeraz. Administrazio egintzen jakinarazpena. Epeak eta moduak. Argitalpena: modua eta kasuak.

5. gaia._Errekurtso administratibo eta jurisdikzionalak, Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien aurka.

6. gaia._Nafarroako mankomunitateen baliabideen zerrenda eta haien sailkapena. Haien definizioa eta haien azterketa laburra. Tasak eta prezio publikoak. Kontribuzio bereziak.

7. gaia._Moncayoko Ur Mankomunitatea: antolaketa eta funtzionamendua.

8. gaia._Mankomunitateak 6/90 Foru Legean.

9. gaia._Moncayoko Ur Mankomunitatea. Historia. Estatutuak eta beste ordenantza batzuk.

10. gaia._Administrazio publikoaren eta haren funtzionarioen erantzukizuna, ondarearen aldetik.

III. ERANSKINA

1. gaia._Periferiko informatikoak. Sarrerako periferikoak: teklatua, sagua, joysticka, arkatz optikoa, eskanerra, mikrofonoa. Irteerako periferikoak: monitorea, inprimagailuak. Memoria osagarriak: disko malguak, disko gogorra, CD-ROMa eta DVDa.

2. gaia._Windows 95/2000. Oinarriak. Mahaigaina eta horren osagaiak, kontrol panela, programen atzipena, windowsen esploratzailea eta fitxategietarako dituen funtzioak. Utilitateak: konfiguratu, aurkitu eta exekutatzea.

3. gaia._Testu prozesatzailea. Oinarrizko kontzeptuak. Windowserako Word 97: Word 97ko lan esparrua. Funtzio nagusiak: fitxategia, edizioa eta formatua. Inprimaketa. Posta-fusioa.

4. gaia._Kalkulu orria. Oinarrizko kontzeptuak. Windowserako Excel 97: Excel 97ko lan esparrua. Funtzio nagusiak: fitxategia, edizioa eta hautatzeko moduak. Formatuak eta inprimaketa. Datuak ordenatzea eta iragazkiak.

5. gaia._Sareak. Ordenagailu-sareei buruzko kontzeptu nagusiak. Internet sarea. Interneten bidez eskura daitezkeen zerbitzu nagusiak. Baliabide beharrezkoak. World wide web sarea, posta elektronikoa, fitxategien transmisioa eta bertze zenbait.

Iragarkiaren kodea: L0300858